219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4988
EBAZPENA, 2013ko urriaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak emateko aukera arautzen eta deitzen duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera aldatzen duena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2013ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak emateko aukera arautzen eta deitzen duen deialdia egin du. Ebazpen hori 2013ko uztailaren 19ko EHAAn argitaratu da.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren, 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bitartez, indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak emateko aukera arautzen eta deitzen duen Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratu zen.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du aipatutako ebazpenaren 8. artikuluak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa Batzordeak aldatzea era honetan:
Honakoa esaten duen tokian:
b) Epaimahaikideak:
Marian Gonzalez Amo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.
Honakoa esan behar du:
b) Epaimahaikideak:
Rafael Junguitu Uribe jauna, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.