Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4982

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013ko uztailaren 15eko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ebatzi egiten da Alejandro Joaquín Rodríguez Pastorren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko uztailaren 15eko Agindua ezin izan diogu jakinarazi Alejandro Joaquín Rodríguez Pastor jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, agundua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Alejandro Joaquín Rodríguez Pastor jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Agunduaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Alejandro Joaquín Rodríguez Pastor jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala