Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4977

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko 1074/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu jauna.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, Jose Maria Diez Caballero Sanz jaunak eskatuta,1074/13 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), non ebazpena eman baita hutsak zuzentzeko:

Hutsa atzeman da 2013ko uztailaren 31ko Ediktuko jakinarazpen-paragrafoan. Ondorengo finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientea dioen lekuan, honako esan beharko luke: «ondorengo finkak segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako jabari-espedientea».

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala