Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4976

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 666/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: utzarazpenari buruzko 666/13 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Alokabide, S.A.

Alderdi demandatua: Azucena Jimenez Montoya eta Eulogio Jimenez Jimenez.

Gia: utzarazpena.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

EPAITZA

Eulogio Jiménez Jiménez eta Azucena Jiménez Montoya jaun-andreen aurka, Sociedad Alokabide, S.A.ren izenean eta ordez Jesús Martín Arrieta Vierna epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta auzi-jartzaileari ondokoak solidarioki pagatzera kondenatzen ditut demandatuak: errentamenduko erretengatiko 5.227,81 euro, eta legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik (2013-05-15) ebazpen honen egunera artekoak. Eta horrek guztiak ez du esan nahi PZLren 576. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuko ez denik.

Errentak erreklamatzeko egintza osorik baietsi denez gero, egokia da demandatuari kostuak ezartzea, PZLren 394.1 ex artikulua.

2013ko irailaren 20rako (09:30ak) aurreikusitako utzarazpen-data indarrik gabe uzten da; demandatuek higiezina ordainduaz utzarazpen-akziorekikoa prozesutik kanpo betetze delako.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau, eta, orobat, ebazpen horren aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela hura eman duen auzitegiaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako 20 eguneko epearen barruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala