
218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4975
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 70/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 70/13 judizio monitorioa.
Demandatzailea: Argilan Instalaciones Eléctricas, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea. Sanz.
Demandatua: Larrano Basolanak, S.A.
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, 134/2013 Dekretua eman zen, 2013-07-18an, eta honako hauek dira xedapenak:
XEDAPEN-ZATIA
1.– Amaitutzat ematen da: Apezteguia Instalaciones Eléctricas, S.L.k eskatuta, Larrano Basolariak, S.A.ren aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 810,63 euro erreklamatzekoa.
2.– Apezteguia Instalaciones Eléctricas, S.L.ri helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena abiarazteko eskatu dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.
Epaile jaunari/andreari ezagutarazten diot erabaki hau.
Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4688 0000 08 0500 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hala agintzen eta sinatzen dut.
Larrano Basolariak, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2013ko urriaren 9a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS