
218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 2 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4974
438/2013 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, 1. Fasea» izeneko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, 1. Fasea» izeneko proiektua formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2013ko ekainaren 10ean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, 15 eguneko epez prentsan eta 2013ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (135. zk.). 2013ko ekainaren 10ean ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko azaroaren 5eko bilkuran aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, 1. Fasea» izeneko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
RSS