Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4971

EBAZPENA, 2013ko urriaren 16koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko beka berrien 2013-2014 ikasturterako deialdia ebazteko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko maiatzaren 28an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko beken 2013-2014 ikasturterako deia egin zen.

Agindu horren 11. artikuluan ezartzen denez, eskabide berriak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebatziko ditu, betiere balorazio batzorde batek egindako proposamena aintzat hartuta. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Unibertsitateetako zuzendaria, Zientzia Politikarako zuzendaria eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikari bat.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabide berriak aztertuta, eta Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartutat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei beka berriak ematea, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietan espezializaziorako ikasketak atzerrian egiteko 2013-2014 ikasturtean.

Bigarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea, II. eranskinean jasota gelditzen dena. Bete gabe gelditzen diren bekak eskuratu ditzakete ordezko horiek, 2013ko maiatzaren 28ko Aginduaren 11. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Hirugarrena.– III eranskinean agertzen diren eskatzaileen eskaerak ez onartzea deialdi honetan, eranskin horretan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Beka horien diru-zenbatekoa, iraupena eta gainerako baldintzak deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren araberakoak izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 16a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala