Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4969

AGINDUA, 2013ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2013ko edizioko Gure Artea Sarietako modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

2013ko maiatzaren 21ean argitaratu zen EHAAn 2013ko maiatzaren 16ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu maiatzaren 16ko Aginduaren 7.3 artikuluan jasotzen denez, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2013ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Ana Laura Alaez Alaez.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: June Crespo Oyaga.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Adelina Moya Valgañon

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala