Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2013ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4967

EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko urriaren 9ko Agindua, udalei bake epaitegien 2013ko funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematekoa, 2013ko urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Agindu horren 1. artikuluan xedatzen denez, bake-epaitegia duten udalerrietako udalei diru-laguntza emango zaie epaitegi horien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.

5. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioko zuzendariak ebatziko du, ofizioz, funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematea, hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunetik hasita.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren udalei diru-laguntzak ematea, bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko. Diru-laguntzen zenbatekoak eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, udal interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala