
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KONTUEN EPAITEGIA
4649
EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, autonomia-erkidegoaren alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) hedaduraren ondorioz bideratu den C-114/13 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.
3 zenbakiko Departamentuko zuzendari teknikoak, zein C-134/13 zenbakiko hedaduraren ondoriozko itzulketa prozeduran idazkari baita, Kontuen Kontseilariaren probidentzian 2013ko irailaren 27an erabakitakoaren ildotik, eta Kontuen Auzitegiaren Funtzionamendua arautzen duen apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 68.1 artikuluan eta 73.1 artikuluan ezarritakoa betetze aldera, honako hau
Jakinarazten du: epaitegi honetan C-134/13 zenbakiko hedaduraren ondoriozko itzulketa prozedura bideratzen ari dela, autonomia-erkidegoaren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoari buruzkoan (Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorraren Txosten Fiskala, 2009ko ekitaldia, «Kontratuen prezioak igotzea»). AP-1 obraren Eskoriatza Norte-Arrasate Norte tartearen likidazioan izandako ustezko irregulartasunak direla-eta bideratzen ari da prozedura hori. Izan ere, irregulartasun horiek kalte egin liezaiekete funts publikoei.
Hori argitara ematen da, legez gaituta daudenak autoetan azal daitezen eta ediktu hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean formalki agertu daitezen kontabilitateko erantzukizun uziari eustera edo horren kontra egitera.
Madril, 2013ko irailaren 27a.
Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,
FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.
RSS