Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4647

IRAGARKIA, 176/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesatu orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. zenbakiko Epaitegian, 176/13 zenbakiaz eta prozedura laburtuaren bitartez. Ruben Solis Gorospek aurkeztu du, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 29ko 720/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu ez zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 704/2013 Ebazpenaren aurka. Hain zuzen, Ebazpen horren bidez, aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen modalitate hauei dagokienez: C.1 (Osasun arloko Teknikari Espezialistak); C.2 (Administrazio arloko Teknikari Espezialistak), C.3·(Lanbide Teknikari Espezialistak), D.1 (Osasun arloko Teknikari Laguntzaileak) eta D.3 (Lanbide Teknikari Laguntzaileak) lanbide-taldeetako bakanteen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda (2011ko aldi baterako kontratazio-zerrenda).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 27a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala