
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4646
IRAGARKIA, 187/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. zenbakiko Epaitegian, 187/13 zenbakiaz eta prozedura laburtuaren bitartez. Maria Begoña Diaz Sanchezek aurkeztu du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 703/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunaren bidez atzera bota izana dela-eta. Hain zuzen, Ebazpen horren bidez, aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko webgunean, modalitate hauei dagokienez: A.1 (Fakultatibo Mediko eta Teknikariak), A.2 (Goi Mailako teknikariak), B.1 (Diplomadun Sanitarioak) eta B.2 (Erdi Mailako Teknikariak) lanbide-taldeetako bakanteen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 27a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS