Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4645

IRAGARKIA, 20A001-24-2013 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2013ko uzatialren 18an egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Titularra: Redconsolas Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 80.3.B) eta 50.5.b) artikuluetan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaizkio.

Izapidetutako espedientearen gaineko egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek horren berri izan dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta interesdunei egindako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, Donostiako Easo kaleko 10.ean, Osasun Saileko Kontsumoko Euskal Institutuan ager daitezke interesdunak, bost eguneko epean; eta agertzen direnetik hamabost eguneko epean egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bilbao, 2013ko urriaren 9a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala