
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4643
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Jose Ramon Muñoa Anabitarteren aurka bideratutako diziplina-espedientea ebazten da.
Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2013ko maiatzaren 3koa, ezin izan zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazi, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Andia kalea, 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00era. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Jose Ramon Muñoa Anabitarte Jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS