
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4642
IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko abuztuaren 26ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da María Milagros Madariaga Eguidazuren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko abuztuaren 26ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi María Milagros Madariaga Eguidazu andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio María Milagros Madariaga Eguidazu andreari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Eta María Milagros Madariaga Eguidazu andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS