Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4638

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko uztailaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Gregorio Javier Gálvez Blanco jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako 2013ko uztailaren 16ko Ebazpena ezin izan zaio Gregorio Javier Gálvez Blanco jaunari jakinarazi, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Gregorio Javier Gálvez Blanco jaunari, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era agertu dadin. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Gregorio Javier Gálvez Blanco jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala