
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4637
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 4ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, María Jesús San Sebastián Aguirreren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, María Jesús San Sebastián Aguirre andreari ezin izan diogu jakinarazi 2013ko uztailaren 4ko Agindua, idazki honen idazpuruan aipatzen dena. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, agindua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, María Jesús San Sebastián Aguirre andreari edo bere ordezkariari dei egiten zaio Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, aginduaren testu osoa jaso dezan. Horretarako, gehienez ere hamabost eguneko epea izango du, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eta María Jesús San Sebastián Aguirre andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 20a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS