Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4621

IRAGARKIA, Matxitxakoko itsasargi zaharrean itsasoko espezieak eta hegaztiak ikusteko behatokia eraikitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 05/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 05/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Matxitxakoko itsasargi zaharrean itsasoko espezieak eta hegaztiak ikusteko behatokia eraikitzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Bizkaia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamabi mila seiehun eta berrogeita hamaika euro eta hogeita lau zentimo (152.651,24) gehi hogeita hamabi mila berrogeita hamasei euro eta hirurogeita hamasei zentimo (32.056,76) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta laurogeita lau mila zazpiehun eta zortzi euro (184.708).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko abuztuaren 8a.

b) Esleipenduna: Construcciones Intxausti, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta bi mila bostehun eta hirurogeita hemezortzi (102.578) euro, gehi hogeita bat mila bostehun eta berrogeita bat euro eta hogeita hemezortzi zentimo (21.541,38) BEZarenak; beraz guztira, ehun eta hogeita lau mila ehun eta hemeretzi euro eta hogeita hemezortzi zentimo (124.119,38).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2013ko irailaren 12a.

b) Kontratista: Construcciones Intxausti, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala