Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4620

IRAGARKIA, Bilboko Hiri Trenaren 2. lineako Santurtzi-Kabiezes zatirako eskailera mekanikoak jartzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 02/13).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 02/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Hiri Trenaren 2. lineako Santurtzi-Kabiezes zatirako eskailera mekanikoak jartzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Bizkaia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat laurehun eta bat mila bederatziehun eta hogei euro eta laurogeita sei zentimo (1.401.920,86) gehi berrehun eta laurogeita hamalau mila laurehun eta hiru euro eta hogeita hemezortzi zentimo (294.403,38) BEZarenak. Beraz, guztira, milioi bat seiehun eta laurogeita hamasei mila hirurehun eta hogeita lau euro eta hogeita lau zentimo (1.696.324,24).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko uztailaren 12a.

b) Esleipenduna: Thyssenkrupp elevadores, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat hogeita bi mila laurehun eta hirurogeita bi euro eta berrogeita hamabost zentimo (1.022.462,55), gehi berrehun eta hamalau mila zazpiehun eta hamazazpi euro eta hamalau zentimo (214.717,14) BEZarenak; beraz guztira, milioi bat berrehun eta hogeita hamazazpi mila ehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (1.237.179,68).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2013ko abuztuaren 26a.

b) Kontratista: Thyssenkrupp elevadores, S.L.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala