Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4619

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako elikagaiak –frutak eta barazkiak– eskuratzeko dena (Espedientea: 001/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 001/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Non entregatu behar diren: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian entregatu beharko dira hornigaiak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpideko lizitazioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogei mila (60.000) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 28 52 00.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: osteguna, 2013.eko azaroak 14.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: lizitatzaileak ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa aurkeztu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakunde batek kontratu horretarako berariaz egindako txostena aurkeztu beharko da, kontratuaren zenbatekorako kaudimena duela egiaztatzen duena (60.000 euro, BEZa barne).

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko:

– Kontratu honen antzeko helburua duten azken hiru urteetan egindako lanen zerrenda aurkeztu beharko da; eta horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak adieraziko dira bertan. Horietako hiru egiaztatzeko dokumentuak erantsi beharko dira.

– Hornitu beharreko produktuen kalitatea ondo kontrolatzeko lizitatzaileak erabilitako ekipo teknikoaren eta neurrien deskripzioa; batez ere, honako hauei buruz eman beharko ditu argibideak: instalazioen eta ekipoen ezaugarriak, eta kalitatearen kontrolerako sistemak.

– Kalitatea kontrolatzeko ziurtagiriak edo kalitateko esku-liburuak edo antzekoak aurkeztu beharko ditu.

– Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatzea. Honako hauei buruzkoak jasoko dira bertan: elikagaiak prestatzen dituen enpresa, eta behar izanez gero, prozedura honen helburu diren produktuak ontziratzen, biltegiratzen, banatzen eta saltzen dituztenak. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013-11-14ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Non aurkeztu:

1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan entregatuko dira, eskura. N-104 errepidea, 356. km; bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari eskaintza bidali dela jakinarazi beharko zaio, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1.– Eskaintza teknikoen gutun-azala irekitzea: balioespena behar duten irizpideak aplikatuko dira.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013ko azaroaren 21a.

e) Ordua: 12:00etan.

9.2.– Eskaintza ekonomikoen gutun-azala irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013ko azaroaren 28a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

KONTRATAZIO-MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala