Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4618

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako elikagaiak (hegaztiak eta oilaskoak) eskuratzeko dena (Espedientea: 004/14).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 004/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Entregatzeko tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian entregatu beharko dira hornigaiak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrogei mila (40.000) euro, BEZa barne.

5.– Bermea.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 28 52 00.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-mail: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2013ko azaroaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: lizitatzaileak ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa aurkeztu beharko ditu.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakunde batek kontratu horretarako berariaz egindako txostena aurkeztu beharko da, kontratuaren zenbatekorako kaudimena duela egiaztatzen duena (40.000 euro, BEZa barne).

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko:

– Azken hiru urteetan egindako lanen (kontratu honen antzeko helburua dutenen) zerrenda aurkeztu beharko da; eta horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan. Horietako hiru egiaztatzeko dokumentuak erantsi beharko dira.

– Kalitate-kontrol egokia ziurtatzeko hornitzaileak erabilitako neurrien eta tresneria teknikoaren deskribapena, zehatzago esanda, erabiltzen diren ekipo eta instalazioen ezaugarriei eta kalitate-kontrolerako sistemei buruzko informazioa eman beharko da.

– Kalitatea kontrolatzeko ziurtagiriak edo kalitateko esku-liburuak.

– Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatzea. Honako hauei buruzkoak jasoko dira bertan: elikagaiak prestatzen dituen enpresa, eta behar izanez gero, prozedura honen helburu diren produktuak ontziratzen, biltegiratzen, banatzen eta ematen dituztenak. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013-11-12ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Non aurkeztu:

1) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan eskura aurkeztuko dira (N-104, 356. km), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

9.1.– Eskaintza teknikoak irekitzea: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013-11-19.

e) Ordua: 12:00ak.

9.2.– Eskaintza ekonomikoak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak:

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013-11-26.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 3a.

KONTRATAZIO-MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala