
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4613
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 210/12 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUP.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 210/12.
Demandatzailea: Nora Mendoza Vargas.
Abokatua: Raul Pajares Escandon.
Prokuradorea: Martinez De Pancorbo.
Demandatua: Jorge Ortega Villa.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan epaia eman da, 2013-07-08an, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Nora Mendoza Vargas andreak aurkeztutako demanda, Jorge Ortega Villa jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, Nora Mendoza Vargas andrearen eta Jorge Ortega Villa jaunaren arteko ezkontza, 1993ko azaroaren 7an egindakoa, deseginda dagoela dekretatzen da, dibortzioa dela-kausa.
Bidali bedi epai horren lekukotza Erregistro Zibil Zentralera, hain justu ere ezkontzaren inskripzioan dibortzioari buruzko orri-bazterreko oharra egiteko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Ez da berariazko ebazpenik hartu sortutako kostuei dagokienez.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4790 0000 00 021012 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), 2013ko uztailaren 8an.
Jorge Ortega Villa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2013ko irailaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS