
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4612
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 101/13 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).
Judizioa: 101/13 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Jemia Faouzi.
Abokatua.
Prokuradorea: Gomez.
Demandatua: Abderrahim Berguig.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
2013-09-20an, judizio horretan 363/13 epai eman zen, zeinaren epaitza honako hau baita:
Auzi-ihesean den Abderrahim Berguig jaunaren aurka, Jemia Faouzi andrearen izenean eta ordez Gomez Martín jaunak, epaitegietako prokuradore denak, sustatutako demanda partez baietsi egiten dut, eta, dibortzioa dela-eta, desegina dela deklaratzen dut aipatu ezkontideek osatzen zuten ezkontza, halako deklarazioari dagozkion ondorio guztiekin; bestek beste, ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea; eta honako neurri hauek hartzen dira:
1.– Ezkontzako XXXXX, XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabekoen zaintza eta jagoletza Jemia Faouzi amari ematen zaizkio.
2.– Seme-alaba adingabearekiko guraso-ahalaz baliatu ahal izatea Jemia Faouzi amari esleitzen zaio esklusiboki.
3.– Familiako etxebizitza eta etxeko tresnak erabiltzea Jemia Faouzi amari eta lau seme-alabei esleitzen zaie.
4.– Abderrahim Berguig aitak adingabekoekin bisita-erregimenik, komunikaziorik eta egonaldirik ez izatea.
5.– Abderrahim Berguig aitaren kargura, seme-alabentzako mantenu-pentsio bat ezartzen da; haren hileko diru-sarrera garbien % 35ekoa, eta guztiarekin ere, gutxienez hileko 300 eurokoa. Kopuru hori aurreratutako hilabetetan ordainduko da, hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan eta Jemia Faouzi amak hartarako izendatutako kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, eta hartarako, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen kontsumoko prezioen indizea izango da kontuan.
6.– Eskolako heziketari, heziketa pertsonalari, aseguru publikoek zein pribatuek estaltzen ez dituzten gaixotasun-gastuei edo mantenu-pentsioan zehazten ez den beste edozein gasturi dagokienez, lau seme-alaben aparteko gastuak guraso biek ordaindu beharko dituzte, erdibana.
Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.
Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako ondasun-eraentza deseginda geratuko da.
Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4710). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Abderrahim Berguig demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko irailaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS