Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4611

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 738/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

738/12 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Barakaldoko Murrieta kaleko 27 zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Begoña Duran Mateos.

Prokuradorea: Arzua.

Demandatua: Juan Manuel Garcia Toledo eta Eugenia Vadillo Lopezen jaraunspen jasogabea.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, 2013-06-26an, eta hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Arzua Azurmendi prokuradoreak Barakaldoko Murrieta kaleko 27 zenbakiko jabekide-erkidegoaren izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Juan Manuel Garcia Toledo eta Eugenia Vadillo Lopezen jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Horrenbestez, bidezkoa dela deklaratzen dut, eta demandatua auzi-jartzaileari 16.297,38 euro –2013ko ekainaren 18tik zor den zenbatekoa– ordaintzera kondenatzen dut. Kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Demandatu diren Juan Manuel Garcia Toledo eta Eugenia Vadillo Lopezen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko ekainaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala