Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4610

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 90/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 90/2013 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), Isabel Llano Sarabia andreak eskatuta, honako finka hauen etendako tratuari berriro ekiteko:

1.– Cueto auzoan dagoen etxe bat, «Huerta» izenekoa. Turtziozen dago, Bizkaian. Ehun eta hogeita bat metroko azalera du, eta honako muga hauek: iparraldean, zortasun-bidea; hegoaldean, Incolaza Gilen etxea; ekialdean, bere ataria; eta mendebaldean, Manuel Sorrondegui jaunaren jaraunsleen lursaila.

Gaur egun, etxeak 34 zenbakia du; katastroaren arabera, ordea, 140a. Azalera: ehun eta hogeita bat metro eta hirurogeita hamar zentimetro koadro; mendebaldean, Maria Callejoren eta bere seme-alaben lursaila.

27.000 euro balio duela kalkulatu da.

Katastroko erreferentzia: U4144935C, N9379194H, N9370195P eta N9379196A zenbaki finkoen barruan dago.

Inskribatzea: bilaketa egiteko, honako hauek aipatzen dira: 150. liburukia, 4. liburua, 116. orria, 240. finka, Turtziozkoa; Balmasedako Jabetza Erregistrokoa. Korta eta lastategi zereginetarako erabiltzen da.

2.– Cueto auzoko etxea, Huerta izeneko gunean dagoena –Turtziozen, Bizkaian–. Etxeak 33 zenbakia du; katastroaren arabera, ordea, 140a. Beheko solairua du, solairu bat eta ganbara. Azalera: laurogeita zortzi metro koadro. Mugak: iparraldean, Jose Ignacio Irustaren etxea; ekialdea, fatxada eta sarrera, eta atzealdetik lursail publikoak; mendebaldean eta ezkerraldean hegoalderantz, auzoaren zortasunerako errepidea.

42.000 euro balio duela kalkulatu da.

Katastroko erreferentzia: U4144935C, N9379194H, N9370195P eta N9379196A zenbaki finkoen barruan dago.

Inskribatzea: bilaketa egiteko, honako hauek aipatzen dira: 175. liburukia, 5. liburua, 25. orria, 285. finka, Turtziozkoa; Balmasedako Jabetza Erregistrokoa. Etxebizitza gisa erabiltzeko eraikina da.

Idazki honen bitartez eta egun honetako probidentzian erabakitakoaren bitartez, honako hauei egiten zaie dei: Maria Callejo Matienzo, Maraia Trinidad Sarabia Callejo, Angel Andres Sarabia Callejo, Manuel Esteban Sarabia Callejo, Isabel Dominga Sarabia Callejo, Valentina Manuela Asunción Sarabia Callejo, euren ezkontideei (ezkondurik badaude), edo jaraunsle ezezagunei, erregistroko titular gisa, bai eta eskatutako inskripzioak kalte egin liezaiekeen pertsona ezezagunei ere; guztiak ere, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako 10 eguneko epean ager daitezen, eta hala euren eskubideen alde nahi dutena alega dezaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2013ko irailaren 2a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala