
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 3 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4609
EBAZPENA, Kontsumobideko zuzendariarena, 2013ko urriaren 4koa. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Toki Erakundeei eta horiek sustatutako Entitateei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten (2013ko ekitaldia).
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduz, toki-erakundeei eta horiei sustatutako entitateei laguntzak ematea arautu zen, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babesteko laguntzak, hain zuzen ere.
Kontsumobideko zuzendariaren 2012ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babesteko laguntzak emateko 2013ko deialdia argitaratu zen.
20/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, adierazten du Kontsumo arloa Osasun Sailari dagokiola.
2012ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 3. artikuluan ezartzen den epearen barruan, 36 entitatek aurkeztu zuten 2010eko otsailaren 17ko Aginduan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko eskaria.
Kontuan hartu da aurkeztutako eskariak aztertu eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaileak 2013ko maiatzaren 31n egindako proposamena.
Ondorioz, aipatutako xedapenei eta oro har eta bereziki aplikagarri diren gainerakoei atxikiz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– 859.169,98 euroko diru-laguntza ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoen (KIUB) funtzionamendu-gastuetarako eta ekitaldiak antolatzeko. Honako erakunde hauen artean banatuko da zenbateko hori, honela:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
2.– 6.411,50 euroko diru-laguntza ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulego (KIUB) izango diren zentro eta zerbitzuen instalazio, handitze eta ekipamendu gastuetarako edo kokapena aldatzeko. Honako erakunde hauen artean banatuko da zenbateko hori, honela:
(Ikus .PDF)
3.– 79.999,89 euroko diru-laguntza ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoek (KIUB) ikuskapenak egiteko. Honako erakunde hauen artean banatuko da zenbateko hori, honela:
(Ikus .PDF)
4.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
5.– Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 4a.
Kontsumobideko zuzendaria,
ELENA UNZUETA TORRE.
RSS