Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4608

AGINDUA, 2013ko irailaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) «Abanto» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Musika-espezialitateak gehitzeko Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) «Abanto» musika-eskola pribatuak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2013-2014 ikasturtetik aurrera «Koruko kantua» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48016901.

Izen espezifikoa: «Abanto».

Titularra: Abantoko Soinulari Musika Elkartea.

Helbidea: Blasco Ibáñez ibilbidea, z.g.

Udalerria: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1., 2. eta 3. mailak.

● Adarrak:

– Kantua: koruko kantua.

– Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, saxofoia, tronpeta, perkusioa eta biola.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.

– Bertakoak: Txistua, txalaparta, txirula, panderoa, alboka eta trikitixa.

– Zenbait joera: baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala