Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4607

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena, pneumatikoak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Basauriko (Bizkaia) udalerrian eta Bridgestone Hispania SA enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2007ko urriaren 17an, Pedro Luis Hernández Gabiola jaunak, Bridgestone Hispania SA enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Basauriko (Bizkaia) udalerrian pneumatikoak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Basauriko Udalak 2007ko irailaren 13an eman zuen aldeko hirigintza-txostena, eta honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

● «Bridgestone Hispania SA enpresaren Ingurumeneko Baimen Bateratua izapidetzeko proiektu teknikoa».

● «Bridgestone Hispania SA enpresaren Ingurumeneko Baimen Bateratua izapidetzeko proiektu ez-teknikoa».

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Bridgestone Hispania SA enpresak, besteak beste, pneumatikoak fabrikatzeko jarduera abian jartzeko baimena zuen, 2000ko urtarrilaren 5ekoa. Halaber, enpresa sustatzaileak kolektorera isurtzeko baimena zuen, 2003ko irailaren 28koa, isurketen inguruan indarrean den araudiak xedatutakoari jarraituz; atmosfera kutsatu dezakeen instalazio gisako ziurtagiria, 2000ko urtarrilaren 17koa, ingurumen atmosferikoa babestearen inguruan indarrean den araudiak xedatutakoari jarraituz; eta hondakin arriskutsuak ekoizteko baimena, 2002ko uztailaren 22koa, eta ondorengo aldaketak, hondakinen inguruan indarrean den araudiak xedatutakoari jarraituz.

2007ko azaroaren 8an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak Basauriko udalari txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.

2008ko otsailaren 18an eta 2008ko uztailaren 4an, ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2008ko uztailaren 18an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2008ko irailaren 19an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Bridgestone Hispania SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko urriaren 16an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko azaroaren 27an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Basauriko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2009ko maiatzaren 7an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Bridgestone Hispania SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen-proposamena gehituz.

2009ko maiatzaren 22an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. Eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudiaren araberako administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi izan dira. Bridgestone Hispania SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; kolektorera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurrea hartzeari dagozkionak. Era berean, eskumeneko beste administrazio eta organismo batzuk kasuan kasu txostenak luzatuz egindako parte-hartzea egiaztatuko da espedientean.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Bridgestone Hispania SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Basauriko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen 2006ko uztaileko errekuntza-instalazio handien inguruko «Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants» BREF txostenaren edukia hartu da kontuan. Gainera, alorreko araudiei dagokienez, kasu honetan apirilaren 30eko 728/1998 Errege Dekretua aplikatu behar da. Dekretu horren bidez, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta betetzeko Araudia, eta zenbait jardueratan disolbatzaile organikoak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko hegazkorrak isurtzeari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua eta erabiltzen ez diren pneumatikoak kudeatzeari buruzko azaroaren 30eko 1619/2005 Errege Dekretua aplika daitezke.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta Bridgestone Hispania SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapide honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2009ko maiatzaren 7an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplika daitekeen gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basauriko (Bizkaia) udalerriko Urbi auzoa z/g helbide soziala eta IFK: A– 48004501 zenbakia duen Bridgestone Hispania SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Basauriko udalerrian pneumatikoak fabrikatzeko jarduerarako eta Ebazpen honetako Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 1.1 kategorian sartuta dago, «50 MW baino errekuntza termikoaren indar handiagoa duten errekuntza-instalazioak»: b) «Kogenerazio-instalazioak, galdarak, labeak, lurrun-sortzaileak edo industria batean dagoen beste edozein ekipamendu edo errekuntza-instalazio, jarduera nagusia hori izan zein ez izan» izenekoan.

Bridgestone Hispania SA enpresa Basauriko (Bizkaia) udalerriko Urbi auzoa z/g helbidean kokatzen da. Lur-eremuaren azalera orokorra 101.830 m2-koa da.

Enpresak garatzen duen jarduera pneumatikoak fabrikatzean oinarritzen da eta bost errekuntza-instalazio ditu. Instalazioak 110.500 tona pneumatiko inguru produzitzen ditu urtean.

Fabrikazio-prozesuak hainbat etapa ditu:

● Lehenik eta behin, goma-nahasketak osatuko dituzten lehengai desberdinak nahasten dira. Lehen fasean (blending) hautsaren osagaiak nahastu eta pisatzen dira, ke beltza izan ezik, eta «Banbury» izeneko ganbera itxiko nahasgailuetara eramaten dira. Bertan, gainerako osagaiekin nahasten dira: kautxua, ke beltza, olioa, eta abar.

● Hurrengo fasean, gomazko piezak eskuratzen dira estrusioaren eta kalandratzearen bidez. Horiek pneumatikoaren osagai desberdinak osatzen dituzte. Jarraian, alanbrezko orpoak prestatzen dira eta zuntzezko eta metalezko ehuna ebakitzen da, pneumatikoa osatu eta mihiztatzeari ekiteko. Aurretik fabrikatutako pieza guztiak batu egiten dira, pneumatiko gordina osatuz.

● Ondoren, pneumatikoa bulkanizatu egiten da prentsa batean gauzatzen den erreakzioaren bidez. Bertan, pneumatikoa lurrunaren eta presiozko ur beroaren bidez berotzen da, eta horrela, gomaren egoera fisikoa plastiko izatetik deformaezina den plastikoa izatera pasatzea lortzen da.

● Pneumatikoak bulkanizatu ondoren, bukaerako ikuskatze-sailera pasatzen dira eta jarraian, biltegiratu egiten dira ondoren bidaltzeko.

● Rayon zuntzezko, nylonezko edo poliesterrezko ehunak inpregnazio-prozesu eta luzatze bidezko egonkortze-prozesu batetik pasatzen dira. Ondoren, «Gum dip» unitatean, bi tratamendu-gunetan, gomaztatzen dira: lehortzekoan eta tratamenduan. Luzatze bidezko egonkortzea bi guneetan gertatzen da eta tiraketa-unitateko arrabol desberdinetan arauz fabrikatutako ehun motaren arabera desberdina izaten da.

Instalazioak gas naturalaren bidez funtzionatzen duten ondorengo errekuntza-instalazioak ditu: Lurrun-galdara nagusia (26.780.000 kcal/h-ko potentzia termiko izendatua); Lurrun-galdara laguntzailea (22.729.000 kcal/h-ko potentzia izendatua), GUM-DIP ehuna tratatzeko labea (205.000 kcal/h-ko potentzia termiko izendatua), GUM-DIP ehuna lehortzeko labea (1.800 Kw-ko potentzia) eta Klimatizagailuak (Herlo CHH-80 (960 KW), Herlo CHH-60 (720 KW), Herlo CHH-40 (480 KW) eta Herlo CHH-30 (360 KW).

Energia hauek erabiltzen dira lantegian: energia elektrikoa kautxua prestatu eta nahasteko, pneumatikoak fabrikatzeko eta lantegiaren funtzionamendu orokorrerako; A gasolioa barruko garraioko orgatilentzako eta C gasolioa galdarak pizteko; eta gas naturala kautxua prestatu eta nahasteko, pneumatikoak fabrikatzeko eta lantegiko zerbitzu orokorrentzako.

Instalazioan sortutako isurtze atmosferikoak 16 isurtze-fokuri (horietatik 3 ez-sistematikoak dira) dagozkie eta bereziki materialak prestatu eta nahastean eta errekuntza-instalazioetan sortzen dira. Produkzio-prozesuan sortutako isurtzeek mahuka-iragazkien eta zikloien bidez gasak biltzeko eta arazteko sistemak dituzte.

Halaber, isurtze barreiatuak sortzen dira hiru prozesutan: hidrogenozko bateriak kargatzeko gunean, pneumatikoak bulkanizatzeko gunean eta nahasteko gunean.

Hondakin arriskutsu nagusiak kautxua prestatu eta nahastean eta pneumatikoak fabrikatzerakoan sortzen dira. Sortzen diren gainerako hondakin arriskutsuak «garbiketa» eta «zerbitzu orokorrak» prozesuetatik sortutakoak dira (olio erabiliak, bateria erabiliak, fluoreszenteak, pinturak eta bernizak, etab). Produkzio-prozesuan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuen artean, «kautxu-hondakinak», «ke beltza», «erabiltzen ez diren pneumatikoak» eta «bulkanizaturik gabeko gomazko kablea» dira aipagarrienak. Gainerakoak «zerbitzu orokorrak» prozesutik sortutakoak dira.

Hondakin-ur fekalak, euri-urak eta industria-urak bi puntutan isurtzen dira Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Kolektorera. Enpresak isurketak araztu eta kontrolatzeko bi bereizgailu ditu.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: 4. eta 5. galdaren aldizkako monitorizazioa eta mantentze-lanak; urak kutsatu ditzaketen ihesak detektatzeko aireko kondukzioak; ihesak detektatzeko sistemak eta alarmak instalazio zehatzetan; errekuntza-gasaren aurre-berokuntza konpresoreetatik soberan geratzen den beroaren bidez; likido eta gasezko elikadura-iturriak gas- edo ke-isurtzeak prebenitzeko.

Bigarrena.– Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea Bridgestone Hispania SA enpresak Basauriko (Bizkaia) udalerrian sustatutako pneumatikoak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Bridgestone Hispania SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Bridgestone Hispania SA enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isurtze ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Bridgestone Hispania SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Halaber, isurtze barreiatuak sortzen dira hiru puntu edo prozesutan:

● Hidrogenozko bateriak kargatzeko gunea: bertan hidrogenoaren isurtze etengabea sortzen da.

● Pneumatikoak bulkanizatzeko gunea: bertan konposatu organiko hegazkorren isurtze etena sortzen da.

● Nahasketen gunea: bertan konposatu organiko hegazkorren isurtze etena sortzen da.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isurtze atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

(*) BKEk egindako neurketen emaitzen arabera ezarriko da muga

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei (KOG bezala neurtuta) dagokienez, ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak ez baditu gainditzen isurtzeko muga-balioak, eta ordubeteko neurketek ez badituzte isurtzeko muga-balioak 1,5etik gorako faktorean gainditzen.

B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruz Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Aginduan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntura sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen puntura bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.5.– Konposatu organiko hegazkorren isurtzeak murrizteko sistema.

Instalazioa disolbatzaileak hainbat jardueratan erabiltzearen ondorioz sortutako konposatu organiko hegazkorren isurtzeak murrizteari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren II. Eranskineko A atalean jasotako dagoen «Kautxuaren bihurketa (> 15 t/urte)» 18. epigrafean barruan kokatzen da.

Disolbatzaileak hainbat jardueratan erabiltzearen ondorioz sortutako konposatu organiko hegazkorren isurtzeak murrizteari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoa betez, Errege Dekretu horren III. eranskinaren arabera isurtzeak murrizteko sisteman jasotakoa bete beharko du enpresak.

B.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Pneumatikoak fabrikatzea.

Jarduera-taldea: 9.

Mota-taldea-EJSN: 2-9-22.11.

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Isurketaren emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: Industria-urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: Industria-urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko «Saneamendu-sarera egiten diren Isurketen Araudian» adierazitako baldintzak eta mugak bete beharko dira.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Enpresak isurketak araztu eta kontrolatzeko bi bereizgailu ditu:

● Tubagailu-bereizlea: tubagailuen hozte-urentzat ur eta olioaren bereizlea (kalandren putzua). Ura 1. isurketa-puntura isurtzen da eta olioa kudeatu egiten da. Bereizle honen ur zati bat hozketarako berreskuratzen da.

● Uhal-bereizgailua: hoztutako makina-aska guztietatik datorren hozte-uraren bereizgailua. Olioa hondakin arriskutsu gisa kudeatzen da eta ura 2. isurketa-puntura isurtzen da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Bridgestone Hispania SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, eta emari-neurgailua eta pH-neurgailua izango dituzte.

B.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako arauekin bat etorriz gauzatuko da. Halaber, EAEko esparruan erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzen duen martxoaren 13ko 46/2001 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, debekatuta dago erabiltzen ez diren pneumatikoak zabortegian utzita ezabatzea.

Bestalde, Bridgestone Hispania SA enpresa pneumatikoak lehen aldiz merkaturatzearen arduraduna denez, erabiltzeko moduan ez daudenean ere horien kudeaketaz arduratu beharko da. Horrela, birjartzeko merkatuan merkaturatzera bideratu beharko ditu, erabiltzen ez diren pneumatikoak kudeatzeko sistema propioa antolatuz edo autonomia erkidegoek baimendutako kudeaketa sistema antolatuetan parte hartuz, erabiltzen ez diren pneumatikoak kudeatzeari buruzko azaroaren 30eko 1619/2005 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Basauriko Udalean.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Kautxuaren prestaketa eta nahasketa».
  • 1. hondakina: «Kautxuarentzako gehigarri kutsatuak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800090005/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//S20//C7/48//H5//A730//B6208.
  • - EHZ: 070214.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 47 t.

Goma nahasteko fasean sortzen da, erabilitako materialak kalitate baxuko nahasketak egiteko berreskuratu ezin direnean; goma fabrikatzeko erabiltzen diren gehigarrien nahasketak dira eta orokorrean, zink oxidoa eta sufrea izaten dituzte. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da nahasketa-sailean bertan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Ke beltza duen olioa (Banbury)».
  • - Identifikazioa: A4800450 1/4800000005/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q8/D9/P9//C43/51//H5/6//A730/B6208.
  • - EHZ: 130899.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 115 tona.

Ke beltzaren nahasgailuan olio-injekzioa sartzerakoan sortzen da, kea lodia edo urarekin nahasia dagoenean, berreskuratu ezin denean; ke beltzaz kutsatutako olioa da hondakina.

Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Mika duten lohi urtsuak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/1/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//P19//C24/51//H14//A730//B6208.
  • - EHZ: 070214.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 23 tona.

Goma-nahasketa bustitzen duen mika-bainua olioaz kutsatzen denean gomaren nahasketa-fasean sortzen da; ura eta mikaren arteko soluzioa da eta olioa ere badu. Sortzen denean, zuzenean jasotzen da sortzen den puntutik, baimendutako kudeatzaileari igortzeko.

  • 4. hondakina: «Paper-plastikozko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/1/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S36//C48//H5//A730//B6208.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: 30 tona.

Goma nahasteko fasean substantziak edo prestakin arriskutsuak kontsumitzerakoan sortzen da; bereziki, konposatu organiko sulfuratuak (azeleratzaileak eta antioxidatzaileak) eduki dituzten plastikozko eta paperezko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako big-bag poltsan jasotzen da eta bete ondoren hondakinen biltegira eramaten da.

  • 5. hondakina: «Kautxu-gehigarrien mahuka-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/1/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S35//C7/48//H5//A730//B6208.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.
  • 2. prozesua: «Pneumatikoen fabrikazioa».
  • 1. hondakina: «Latexa duten urak (amoniakalak)».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//L20//C51//H5//A730//B6201.
  • - EHZ: 070201.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 tona.

Inpregnazio eta ehunen tratamenduko instalazioan erabilitako garbiketa edo bainua berriztatzeko lanetan sortzen da; latexa eta amoniakoa duen soluzioa da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta ondoren hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Koipe lodia».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//P19//C51//H5//A730//B6201.
  • - EHZ: 120112.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 tona.

Hainbat makinetako goma ijetzi eta berotzeko arrabolen koipe lubrifikatzailea ordezkatzerakoan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Emultsio koipetsua».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/2/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L9//C51//H5//A730//B6201.
  • - EHZ: 130105.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Bulkanizatze-instalazioko prentsa hidraulikoen moldeetan erabiltzen den emultsioa birjartzerakoan sortzen da.

Zuzenean jasotzen da erabilera-puntutik baimendutako kudeatzaileari emateko makinen mantentze-lanak egiten direnean.

  • 4. hondakina: «Olio erabilia».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/2/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51 //H5/6//A730//B6201.
  • - EHZ: 130208.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 tona.

Erreduzitzaileen eta prentsa hidraulikoen lubrifikazio-olioa birjartzerakoan sortzen da; olio mineralak, hidraulikoak eta engranajekoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

  • 5. hondakina: «Lohi oliotsuak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/2/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//P8-9//C51 //H5//A730//B6201.
  • - EHZ: 120114.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.
  • 6. hondakina: «Gaza duen goma».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/2/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q05//D13//S8-34//C51 //H5//A730//B6201.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 3. prozesua: «Kautxuzko bestelako produktuen fabrikazioa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak «Pneumatikoen fabrikazioa» prozesuan sortzen diren izen berekoekin kudeatzen dira.

  • 4. prozesua: «Garbiketa».
  • 1. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/4/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A730//B0005.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,5 tona.

Mantentze-lanetan piezak koipegabetzean sortzen da; eragiketa horretan disolbatzaile organiko ez-halogenatua erabiltzen da.

Garbiketa-makinari atxikitako ontzian jasotzen da eta horren bidez jasotzen da hondakina, baimendutako kudeatzaileari emateko.

  • 2. hondakina: «Hidrokarburoz bustitako trapuak».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/4/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34//C51//H5//A730//B0005.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 7 tona.

Makina eta instalazioen garbiketa-eragiketetan sortzen da; hidrokarburoz bustitako trapuak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Olioz eta koipez bustitako xurgatzailea».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/4/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34//C51//H5//A730//B0005.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.

Makina eta instalazioen garbiketa-eragiketetan sortzen da; kutsatzaileez bustitako material xurgatzailea da, bereziki olioak eta koipeak.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 4. hondakina: «Garbiketa kimikoaren ur azidoak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/4/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q05//D15//L27//C23//H08//A730//B0005.
  • - EHZ: 060106.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 5. hondakina: «Oinarrian ura duen koipegabetzailea».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/4/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q07//D15//L21//C23//H05//A730//B0005.
  • - EHZ: 120301.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.500 kg.
  • 5. prozesua: «Andelen garbiketa».
  • 1. hondakina: «Hidrokarburoak dituzten urak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/5/1.
  • - Hondakinaren kodea; Q5//D13//L9//C51//H5//A730//B0010.
  • - EHZ: 160708.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.

Lehengaien biltegiko andelak garbitzerakoan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Hondakinezko fuel-olioaren lohiak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/5/2.
  • - Hondakinaren kodea; Q5//D9//P09//C51//H5//A730//B0010.
  • - EHZ: 130701.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 6. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».
  • 1. hondakina: «Koipe-bereizgailuaren lohiak».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/6/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D9//P9//C51//H5//A730//B0006.
  • - EHZ: 190810.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 25 tona.

Koipeen bereizgailuan sortzen da; bertara bideratzen dira hozte-sistemen industria-urak eta olioak izan ditzaketen instalazioetako bestelako garbiketa-urak.

Bereizgailuen zulotik zuzenean erretiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

  • 7. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Berun-azidozko bateria erabiliak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A730//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.

Bateria berriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

Zuzenean erretiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko. Zaharrak berritzerakoan, baztertu beharreko bateriak haiei zuzendutako edukiontzi berezian uzten dira edo ustekabeko isurketak biltzeko sistema duen puntu batean.

  • 2. hondakina: «Ni-Cd bateriak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C11/24/5//H8//A730//BOO19.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: noizean behin.

Metagailu agortuak birjartzeko eta biltzeko lanetan sortzen da (normalean berriz kargatzeko direnak); kadmioa eta nikela dituzte.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 3. hondakina: «Merkurioa duten pilak».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/7/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C16//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,2 kilogramo.

Pila agortuak biltzean sortzen da; merkurioa izan dezaketen pila erabiliak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da mantentze-lanen sailean; edukiontzi horretatik zuzenean ateratzen da baimendutako kudeatzaile bati bidaltzeko.

  • 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkuriozko lanparak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: Tona 1.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako kutxan edo bidoian biltzen da, horrentzat berariaz gordetako lekuan.

  • 5. hondakina: «Hondakin-pinturak eta –bernizak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//P12//C41//H3b//A730//BOO19.
  • - EHZ: 080111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 3 tona.

Pintaketa eta mantentze-lanen eragiketetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

  • 6. hondakina: «II. taldeko hondakin sanitarioak».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/7/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A730//B0019.
  • - EHZ: 180103.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Zerbitzu medikuan sortzen da; botikinean sortutako hondakin sanitarioak dira eta, besteak beste, hondakin zorrotzak eta ebakitzaileak dituzte.

Zerbitzu medikuan hondakinarentzat den edukiontzi berezi batean jasotzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.

  • 7. hondakina: «Argazki-errebelatzaile agortua».
  • - Identifikazioa: A4800450l /4800000005/7/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L16//C24//H14//A730//B0019.
  • - EHZ: 090102.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: 100 kilogramo.

Zerbitzu medikuaren erradiologia sailean sortzen da. Sortze-puntuan jasotzen da, bidoi batean.

  • 8. hondakina: «Argazki-finkatzaile agortua».
  • - Identifikazioa: A48004501 /4800000005/7/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13/4//L16//C10/23//H14//A730//B0019.
  • - EHZ: 090104.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: 100 kilogramo.

Zerbitzu medikuaren erradiologia sailean sortzen da. Sortze-puntuan jasotzen da, bidoi batean.

  • 9. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuen hondarrak dituztenak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/34//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: Tona 1.

Laborategian eta produkzioko sail osagarrietan gai edo prestakin arriskutsuak kontsumitzearen ondorioz sortzen da; bereziki substantzia azidoen eta bioziden hondarrak dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakinen biltegian ontziratu, identifikatu eta uzten dira.

  • 10. hondakina: «Beirazko ontziak (gai arriskutsuen hondarrak dituztenak».
  • - Identifikazioa: A48004501/4800000005/7/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S36//C23/41//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean ekoitzitako kantitatea: Tona 1.

Laborategian gai edo prestakin arriskutsuak kontsumitzearen ondorioz sortzen da; produktu azidoen eta disolbatzaile organikoen hondarrak dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 11. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/11.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L14//C23/48//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 160506.
  • - Urtean sortutako kantitatea: Tona 1.

Laborategian sortzen da; analisi kimikoentzat erabilitako produktuen hondakinak dira, bereziki, materia organiko-sulfuratuak.

Hondakinarentzat identifikatutako bonbilean jasotzen da laborategian bertan eta bete ondoren hondakinen biltegira eramaten da.

  • 12. hondakina: «Gatz ez-organikoak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/12.
  • - Hondakinaren kodea: Q3//R13//S14//C23/24//H5//A730//B0019.
  • - EHZ: 160507.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.
  • 13. hondakina: «Disolbatzaile organiko halogenatua».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/13.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C40//H5//A730//B0019.
  • - EHZ: 140602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 Kg.
  • 14. hondakina: «Tresna elektriko eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/14.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6//A730//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.
  • 15. hondakina: «Brea-lohiak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/15.
  • - Hondakinaren kodea: Q08//D15//P08//C51//H05//A730//B0019.
  • - EHZ: 070211.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 16. hondakina: «Olioa duten ur beltzak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/16.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D9//L33//C51//H05//A730//B0019.
  • - EHZ: 190813.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 17. hondakina: «Amiantoa duten materialak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/17.
  • - Hondakinaren kodea: Q06//D15//S40//C25//H07//A730//B0019.
  • - EHZ: 170601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 18. hondakina: «Amiantoa».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/18.
  • - Hondakinaren kodea: Q06//D15//S40//C25//H07//A730//B0019.
  • - EHZ: 170605.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 19. hondakina: «Presioan likidotutako haloi-gasa».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/19.
  • - Hondakinaren kodea: Q06//R13//G06//C42//H14//A730//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 20. hondakina: «PKBz kutsatutako kondentsadoreak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/20.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D9//S10-L10//C32//H06-7//A730//B0019.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 21. hondakina: «PKB duten transformadoreak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/21.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D9//S10-L10//C32//H07-14//A730//B0019.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 22. hondakina: «Isolamendu-olioa».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/22.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D9//L08-L10//C32-51//H06-7//A730//B0019.
  • - EHZ: 130301.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
  • 23. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/23.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R4/13//S36//C41/51//H14//A730//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: Tona 1.
  • 24. hondakina: «Iraungitako produktuak».
  • - Identifikazioa: A4800450 1 /4800000005/7/24.
  • - Hondakinaren kodea: Q03//D15//L14//C23/24//H06//A730//B0019.
  • - EHZ: 160305.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeari buruzko martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Bridgestone Hispania SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Bridgestone Hispania SA enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Bridgestone Hispania SA enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Bridgestone Hispania SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

m) Bridgestone Hispania SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bete dadin, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Bridgestone Hispania SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

p) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Amiantoa duten hondakinak detektatuz gero, Bridgestone Hispania SA enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

* Sustatzaileak II. motako hondakinen nahasketa zertan oinarritzen den edo zabortegian uzten diren argitu beharko du. Nahasketa osatzen duen frakzio bakoitza zabortegian onar daitekeen egiaztatu beharko du eta dagokion onarpen-eskarian jaso beharko du.

a) B.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

c) Hondakin horiek 2 urtez biltegiratu ahal izango dira gehienez.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Bridgestone Hispania SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Bridgestone Hispania SA enpresak lurzoruaren babesa ziurtatzeko behar diren neurriak hartu beharko ditu, eta bereziki hauek:

Instalazioak kudeatzeko neurriak eta antolatzeko neurriak:

● Ustekabeko jarioak edo ihesak gertatuz gero, horiek zabaltzea saihestu eta gelditu, gai xurgatzaile egokia erabiliz.

● Jarioak harrapa ditzakeen produktu, objektu edo substantziak kutsatzea saihestu.

● Aldizka atxikipen-kubeten, hormigoizko zolaren eta horren egoeraren mantentze-lanak egin, aldizkako ikuskapenak eginez.

● Langileak prestatu, lehengai arriskutsuen zisterna-kamioien zamalanetan erabiltzen diren eskuzko balbulak, eta oro har, produktu eta hondakin arriskutsuak manipulatzean bereziki arretatsuak izan daitezen.

Defentsarako neurriak:

Identifikatutako arrisku-iturriei dagokienez, egun dauden defentsarako neurriez gain neurri gehigarriak behar dituzte batzuk:

● Hondakin arriskutsuen biltegia: biltegiratzearen egoera egokiaren aldizkako ikuskatzeak, lurzoruari eragin diezaioketen isuriak ez daudela zaintzeko.

● Produktu kimikoak ontzi mugikorretan biltegiratzea: biltegiratzearen egoera egokiaren aldizkako ikuskatzeak, lurzoruari eragin diezaioketen isuriak ez daudela zaintzeko.

● Lurpeko gasolio-andela: estankotasunaren aldizkako probak.

● Disolbatzailearen lurpeko andela: andelak DPA atxikipen bikoitzeko sistemaren bidez estali beharko dira eta TC-MIE-APQ-01 eta 07 delakoaren arabera legeztatuko dira.

Nolanahi ere, Bridgestone Hispania, SA enpresak andel horiei dagozkien araudi sektoriala bete beharko du.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isurtze atmosferikoak kontrolatzea.

a) Bridgestone Hispania SA enpresak isurtzeak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Baimendutako Kontrol Erakunde (BKE) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «BKEen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isurtze atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Bridgestone Hispania SA enpresak jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzeko baldintzei buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak ezarritakoa bete beharko du. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu beharko da urtero.

e) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak «garbi» gisa adierazitako euri-urei dagokienez, kutsatzailerik ez dutela egiaztatu beharko da.

Gainera, hozte-zirkuituen azken hustuketen analisi eguneratuak aurkeztu beharko dira.

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek edo saneamendu-sarearen kudeaketa-arduradun den erakundeak egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.2.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Jardueraren ohiko adierazleak eta adierazle horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, enpresak berak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan ezarritako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (22.11 epigrafea «Kautxuzko pneumatikoak eta ganberak fabrikatzea; pneumatikoak berregin eta birkautxuztatzea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Bridgestone Hispania SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Produktu kimikoak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskua sor dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

j) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

m) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Bridgestone Hispania SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

n) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuriren bat egonez gero, SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro ez gertatzeko aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

o) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak. Hori egin ezean, egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da erakunde eskudunaren aurrean.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Bridgestone Hispania SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Aipatutako informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-LeeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.3.1 f) eta B.3.2 d) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.3.1 n) eta B.3.2 f) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.3.2 (II. motako hondakinen nahasketa osatzen duen hondakin bakoitza zehaztu edo zabortegira bideratzen badira, nahasketa hori osatzen duen frakzio bakoitza zabortegian onartzen den egiaztatu beharko da, eta horrela, dagokion onarpen-eskaeran jaso beharko da); B.4 (lurzorua babesteko neurriak); C.1 (parametro guztien neurketei buruzko BKE txostenak eta erredukzio-sistemaren jarraipena); C.1 c) (isurtze atmosferikoen erregistro-eredua); C.2 (hozte-zirkuituen hustuketei dagozkien isurketa-puntuen analisi eguneratuak eta euri-urek kutsatzailerik ez dutela justifikatzen duen adierazpena); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (mantentze-lanetan sortutako isurtze eta hondakinen balioespena); D.3 g) (produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko ziurtagiriak, disolbatzailearen lurpeko andelaren legeztapena); D.3 h) (larrialdietarako materialen zerrenda); D.3 o) (suteen aurkako babesari buruzko egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta Ebazpen honetan xedatutakoaren arabera eraiki eta hornitu direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Bridgestone Hispania SA enpresak ebazpen honen xede den pneumatikoak fabrikatzeko instalazioaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Bridgestone Hispania SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bridgestone Hispania SA enpresari, Basauriko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala