
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4606
EBAZPENA, 2013ko urriaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2013ko irailaren deialdian azterketa gainditu duten izangaien zerrenda onestekoa.
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2013ko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko apirilaren 8ko Aginduaren zazpigarren puntuak xedatutakoa betez (2013ko apirilaren 26eko EHAA, 80. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2013ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda onestea. Zerrenda hori azterketak epaitu dituen epaimahaiak osatu du.
Bigarrena.– Zerrenda hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
RSS