
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 1 orri.)
- EPUB (91 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
MUNGIAKO UDALA
4603
IRAGARKIA, Mungiako udaltzainburu-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzeari buruzkoa.
Alkatearen 2013ko irailaren 10eko Dekretuaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehenengoa.– Mungiako udaltzainburu-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzea, baita deialdiari dagozkion oinarriak (aldatuak) ere.
Bigarrena.– Oinarri horiek osorik Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren web-orrian eta beraren zati bat Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.– Erabaki honen berri deialdian parte hartzeko eskaria epe barruan aurkeztu zutenei ematea, eta eskari berririk ez dutela aurkeztu beharko jakinaraztea.
Laugarrena.– Erabaki hau Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari jakinaraztea.
Mungia, 2013ko irailaren 23a.
Alkatea,
IZASKUN URIAGEREKA.
RSS