
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (92 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4601
IRAGARKIA, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako (ospitalizazio-arloa) atalburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerenteak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako (ospitalizazio-arloa) atalburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Gurutzeta-Barakaldo, 2013ko urriaren 16a.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.
RSS