
205. zk., 2013ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4597
EBAZPENA, 2013ko urriaren 18koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zenbait lagun Ertzaintzako karrerako funtzionario, Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriarekin, izendatzeari buruzko 2013ko urriaren 14ko Ebazpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu den data jakinarazten duena.
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriara sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia egin zuenari buruzko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenaren 20. oinarriarekin bat etorriz (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zenbait lagun Ertzaintzako karrerako funtzionario, Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriarekin, izendatzeari buruzko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko urriaren 14ko Ebazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2013ko urriaren 18an argitaratu dela jakinarazten da.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 18a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS