Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4596

IRAGARKIA, zehapen espediente bat irekitzea erabaki dela Peio Iriondo Garaialde jaunari jakinaraztekoa dena, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea ustez hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Peio Iriondo Garaialde jaunari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluari jarraituz, 15 eguneko epea daukate, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazioak, agiriak edo beharrezko deritzoten bestelako argibideak aurkezteko eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki deritzoten frogabideak proposatzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie ezen, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea, Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zehapen-espedientea espedientatuen eskura egongo da, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan.

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa atera baita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 9a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala