Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
4561

427/2013 DEKRETUA, urriaren 16koa, Giza Eskubideen «René Cassin» Saria arautzeko dena.

«René Cassin» Sariaren bidez publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak.

Sariaren izena Rene Cassin gogoan dugula pentsatu da. Rene Cassin Baionan jaio zen, 1887ko urriaren 5ean. I. Mundu Gerrako zorigaiztoko esperientziak eragin nabarmena izan zuen berarengan eta borrokan ibilitakoen eta gerrako biktimen defendatzaile porrokatua izan zen. 948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen eta, 1950ean, funtsezko papera jokatu zuen Giza Eskubideen Europako Ituna prestatzeko lanetan. Bakearen Nobel Saria eman zioten 1968an, giza eskubideen alde egindako lan ikaragarriagatik. Saria, Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Erakundea eratzeko erabili zuen.

«René Cassin» Sariaren lehen edizioa 2003. urteko aizan zen, eta harez gero urtero deitu eta arautu da, Giza Eskubideen arloan eskumenak dituen saileko titularrak emandako aginduaren bidez.

X. Legegintzaldiko Jaurlaritzaren konfigurazio berria lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaz ezarri zen. Izan, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Konfigurazio berri horren arabera, Giza Eskubideen arloko eskumenak Lehendakaritzari dagozkio.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuko 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari dagokio –Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez–, batetik, giza eskubideak sustatzeko politika publiko ba bultzatzea, eta, bestetik, bakerako eta elkarbizitzarako kultura sustatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan sentsibilizazio- eta prestakuntza-egintzak sustatzea, aurreko paragrafoetan aipatutako arloei dagokienez.

Lehendakariaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 16an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen helburua «Rene Cassin» saria deitu arautzea da. Giza eskubideen alorrean irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek, egin duten lana jendaurrean aitortzea da sariaren xedea.

2. artikulua.– Sariaren ezaugarriak.

1.– Epaimahaiaren iritziz saria lortzeko nahiko merezimendu egiaztatzeni duen pertsonari edo pertsonei emango zaie saria.

2.– Saria ohorezko aipamen batek, aintzatespen publikoak eta diru-zenbateko batek osatuko dute.

3.– Diru-zenbatekoa ordainketa baten pagatuk oda, saria eman ostean.

3. artikulua.– Deialdia.

4.– Urtero eta giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez egingo da Sarirako deialdia.

2.– Ebazpen honetan ezarriko da Sariak izango duen diru-zenbatekoa, eta bai kandidaturak zein epetan eta egunetan aurkeztu beharko diren.

4. artikulua.– Hautagai-zerrendak aurkeztea.

1.– Saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek.

2.– Saria nahi duten pertsonek berek nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikok (publiko zein pribatu izan) aurkeztu ahal izango ditu hautagaiak.

3.– Sarirako hautagai bakoitzarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Sarirako proposatutako hautagaiaren ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.

5. artikulua.– Sariaren kudeaketa.

Giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzari dagokio saria emateak dakartzan kudeaketa-lanak burutzea.

6. artikulua.– Epaimahaia.

1.– Saria merezi duten pertsona edo pertsonak hautatzeko, epaimahai bat eratuko da, Giza Eskubideen arloari loturiko itzal aitortua duten 9 pertsonez osatutakoa. Giza Eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularrak izendatuko ditu pertsona horiek, ebazpen bidez izendatu ere.

2.– Sarirako deialdia egiteko ebazpenean emango da argitara epaimahairen osaera, eta trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du.

3.– Bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloan eskumenak dituen idazkaritza nagusiko titularra izango da epaimahaiko buru, eta idazkaria (hitz egiteko eskubidearekin,a baina ez bozkatzekoarekin) giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra izango da.

4.– Erabakiak botoen gehiengo soilez hartuko dira eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuak ebatzi ditu. Idazkariak hartzen diren erabaki eta jarduera guztien akta egingo du. Akta horretan sariaren epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua ere jaso beharko da.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan xedatutako kasuetan, epaimahaikideek abstenitu beharko dute, eta errefusatu ahal izango dira.

6.– Batzarretan, epaimahaikideek euskara zein gaztelania erabili ahal izango dituzte. Halaber, deialdietan, aztergaietan, aktetan eta gainontzeko idazkietan, EAEko hizkuntz ofizialetarik edozein erabiltzea bermatuk da.

7. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Sariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.

b) Giza eskubideen balioak garatzeko egindako lanaren berezko garrantzia.

c) Proposatutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean eta nazioartean daukan oihartzuna eta eragina.

d) Emakumeen eskubideen arloan hautagaien ibilbideak izan duen eragina.

8. artikulua.– Epaimahaikideak.

1.– Dekretu honetan jasotako esleipen-irizpideei kasu eginez epaimahaiaren uste eta jakinduria leialaren arabera hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak adieraziko ditu epaimahaiaren epaitzak eta, horrez gain, saritutako pertsonaren edo pertsonen ibilbidearen esanahiaz egiten duen balorazioa ere azalduko du.

2.– Epaimahaiak, halaber, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria jasotzea merezi ez dutela pentsatzen badu, saria eman gabe uztea proposatu dezake.

3.– Saria esleitzeko proposamena jasotzen duen akta helaraziko dio epaimahaiak giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzari.

9. artikulua.– Sariak ematea.

1.– Epaimahaik saria eman ostean, giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularrak, Saria emateko Ebazpena emango du; edo, kasua bada, eman gabe utziko du, eta aginduko du hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratzea eta bai pertsona interesdunei jakinaraztea ere.

2.– Ebazpen hori sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, urteko deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Epe horretan berariazko ebazpenik ez bada eman ez jakinarazi, ulertuko da kandidaturak ez direla onartuak izan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak berariaz ebazteko betebeharra ez duenik.

10. artikulua.– Saria ematea eta errekonozimendu publikoa.

Giza eskubideen arloan eskumenak dituen zuzendaritzak hartarako antolatutako ekitaldi publikoan entregatuko dira Saria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozeduraren arloaz dekretu honetan berariaz arautu gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta EAEko Herri Administrazioen laguntza eta diru-laguntzen gaineko erregimen arautzailea errespetatu beharko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala