
201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4490
IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko uztailaren 1eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Rosa Basterretxea Navarro andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
2013ko uztailaren 1eko Ebazpena, idazki honetako idazpuruan azaltzen dena, ezin izan zaio jakinarazi Rosa Basterretxea Navarro andreari, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan. Ediktu honen bidez, Rosa Basterretxea Navarro andreari zitazioa egiten zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era, ebazpenaren testu osoa jasotzeko. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Rosa Basterretxea Navarro andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS