
201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (299 KB - 14 orri.)
- EPUB (718 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4489
JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso batzuk eta zatikapen eskabide batzuk ebazteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.
Epe horretan interesduna agertu ez bada, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea) jakinarazitzat joko da, epea amaitu eta biharamunetik aurrera, lege ondorio guztietarako.
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2013 irailaren 25a.
Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,
ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.
RSS