Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4485

EDIKTUA, 2013ko uztailaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Donosti Multiservicios, S.L.» enpresari 13.0142.20.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, José Javier Losantos Omar jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: I202013000004564 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Donosti Multiservicios, S.L. enpresari irekitako 13.0142.20.01.01.03 espedientea amaitu da, eta ebazpen hau eman da: aipatu arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, ondorioz, aipatutako enpresari sei mila berrehun eta berrogeita hamaika (6.251) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina).

Ahaleginak egin diren arren, Donosti Multiservicios, S.L. enpresari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasota dagoen azken helbidean (Sarrueta pasealekua –27. eremua–, 90, 20014 Donostia, Gipuzkoa). Beraz, jakinarazpena egiten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko ondoko helbidean: http://www.euskadi.net/mipago. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 2013005000117.

– Identifikazioa: 250813.

– Zenbatekoa 6.251 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala