
201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4480
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, Zedam Djemai jaunak SD2-04968/09 espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
2013ko ekainaren 14an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Zedam Djemai jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.
RSS