Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4477

IRAGARKIA, «Arabako errepide-sareko informazio aldakorreko eta sentsorizazioko sistema» helburu duen hornidura-kontratu administratiboa esleitzeko dena (Espedientea: T-146/13).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: T-146/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Arabako errepide-sarea.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: irizpide aniztasuna.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 488.990,43 euro (404.124,32 euro gehi 84.866,11 euro, BEZarenak), bi urtealditan banatuta.

2013ko ekitaldia: 50.000 euro (41.322,31 gehi 8.677,69, BEZarenak).

2014ko ekitaldia: 438.990,43 euro (362.802,01 gehi 76.188,42, BEZarenak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko azaroaren 5a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: Enpresak azken hiru urteetan egindako negozioen bolumen globalari buruzko aitorpena.

– Betekizunak: gutxienez ekitaldietako bateko zenbatekoa 400.000 eurotik gorakoa izango da.

b) Gaitasun teknikoa.

– Egiaztatzeko moduak: azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda, kontratuaren xedearekin zerikusia dutenak. Horien zenbatekoa, egunak eta onuradunak jaso beharko dira.

– Betekizunak: azken hiru urteotan egindako horniketetatik edo lanetatik gutxienez hiru zuntz optiko bidezko errepide-komunikazioetako instalazioenak izango dira, eta urtean gutxienez 200.000 eurokoak izango dira, eta horiekin batera ziurtagiria aurkeztu behar da.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko azaroaren 5a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan. (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2013ko urriaren 11, eta «B» gutun-azala, 2013ko azaroaren 14a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala