Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4473

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ZF SACHS España, S.A.ri ingurumen-baimen bateratua ematen diona, ibilgailu motordunentzako eta horien motorrentzako zatiak, piezak eta osagarri ez-elektrikoak egiteko enpresa horrek Lezaman duen fabrikarako (Aretxalde auzoa 130, Lezama, Bizkaia).

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 21ean, Christian Andreas Hoffmann jaunak, ZF SACHS España, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumen-baimen bateratua emateko eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Lezaman (Bizkaia) esku-erremintak egiteko duen fabrikarako. Eskabidearekin batera, honako dokumentu tekniko hauek bidali ziren:

● 1. liburukia: «Ingurumen-baimen bateratua lortzeko eskabidea (proiektu teknikoa)». (2006ko abendua).

● 2. liburukia: «Ingurumen-baimen bateratua lortzeko eskabidea (laburpen ez teknikoa)». (2006ko abendua).

● Tututxoa: «XVI-A eranskina, hodi bakarrez atmosferara egindako isurpenak legeztatzeko proiektu teknikoarena». (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, ZF SACHS España, S.A.k, besteak beste, jarduera-lizentzia zabaltzeko baimena zuen, 2003ko azaroaren 18koa, ibilgailu motordun eta ibilgailu horien motor-zatiak, piezak eta osagarriak egiteko emana. Era berean, enpresa sustatzaileak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak emandako isurketa-baimena zuen, uraren gaietan indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera, hondakin arriskutsuen ekoizleen baimena, haren ondoko aldaketa eta industria-hondakin inerteen ekoizleen Erregistroan egindako inskripzioa. Isurtze-fokuei dagokienez, atmosfera kutsa dezaketen instalazioen agiria dauka enpresak, 2003ko irailaren 2koa; ondoren, 2004ko irailaren 14an MAG soldadura-prozesua «atmosfera kutsa dezaketen instalazioen» espedientean erregistratu zuen; 2006ko uztailaren 13an, hodi bakarreko pintura-lerroko instalazioetako isuri-foku berrien inskripzioa izapidetu zuen enpresak; horren txosten teknikoa IBB eskabideari erantsita dago.

Halaber, proiektuaren eta Lezamako hirigintza-planeamenduaren bateragarritasunari buruzko udal-txostena bidali zen 2006ko uztailaren 12an.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen-organoak proiektua jendaurrean jartzeko izapidea agindu zezan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzatik jaso zen erantzuna.

2007ko martxoaren 8an, ingurumen-organoak dokumentazio gehigarria eskatu zion sustatzaileari, eta horrek 2007ko uztailaren 20an bidali zuen eskatu zitzaiona. Ondoren, 2007ko irailaren 20an, ingurumen-organoak, berriro, informazio gehigarria eskatu zion sustatzaileari, eta, azkenik, 2007ko azaroaren 7an osatu zen espedientea.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunez ZF SACHS España, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, banakako jakinarazpena egin zitzaien ondoko auzokideei.

Jendaurreko informazioaren izapidea bete ondoren, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien Lezamako Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa ZF SACHS España, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena barne.

2008ko martxoaren 14an, sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren ebazpen-proposamenari lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean den legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. ZF SACHS España, S.A. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak sortzeko baimena, Industria-hondakin Inerteen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea, saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainerako administrazio eta erakunde eskudunen partaidetza jasoko da espedientean, nahitaezko txostenak eginda.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, ZF SACHS España, S.A. enpresari dagokion ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, espedientean jasotzen den emaitzarekin; horiez gain, espedientean sartu dira Lezamako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastic» BREF txostenaren edukia kontuan hartu da. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, ontzien eta ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen duena.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta ZF SACHS España, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapide honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumen-baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Honako araudi hau ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ZF SACHS España, S.A.ri ingurumen-baimen bateratua ematea, ibilgailu motordunentzako eta horien motorrentzako zatiak, piezak eta osagarri ez-elektrikoak egiteko enpresa horrek Lezaman duen fabrikarako, ebazpen honen bigarren paragrafoan ezarritako baldintzetan (ZF SACHS España, S.A. - Aretxalde auzoa, 130 - Lezama, Bizkaia; IFK: A-48020580).

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

ZF SACHS España, S.A. enpresak ondoren deskribatuko den jarduerarako eskatzen du ingurumen-baimen bateratua:

ZF SACHS España S.A. enpresa ZF SACHS AG taldekoa da, eta Lezaman kokatuta dago (Aretxalde auzoa, 130 - Lezama - Bizkaia).

ZF SACHS España S.A.k automobilentzako moteltze-sistemak egiten ditu. Fabrikak 14.117 m2-ko azalera du, solairu bakarrean.

Ekoizpen-ahalmena honako hau da: 2.300.000 zurtoin-unitate eta 640 tona muntaia hidrauliko bi hodiko motelgailuak fabrikatzeko, eta 960.000 zurtoin-unitate eta 145 tona muntaia hidrauliko hodi bakarrekoak fabrikatzeko.

Instalazioetan erabilitako energiari dagokionez, energia elektrikoa eta gas naturala erabili dira.

Ekoizpen-prozesuak honako fase hauek ditu:

Bi hodiko motelgailua fabrikatzea.

Bi hodiko motelgailua fabrikatzeko hiru soldadura-lerro, azaleko tratamendua emateko lerroa (kataforesi bidezko pintaketa) eta muntaketako bi lerro daude.

Azaleko tratamendua emateko lerro bat dago –kataforesi bidezko pintaketa–, lana bi edo hiru txandatan eginez, txanda bakoitzeko 4.800 azpimultzo ekoizteko ahalmena duena.

Instalazioko bainuak enpresaren araztegira bideratuta daude.

Muntaketako bi lerroek txanda bakoitzeko 4.300 motelgailu ekoizteko ahalmena dute, 3 txandatan lan eginda.

Hodi bakarreko motelgailua fabrikatzea.

Hodi bakarreko motelgailua fabrikatzeko prozesua trinkoagoa da, eta tarteko biltegiratze gutxiago ditu. 4.000 motelgailu ekoizteko ahalmena du, txanda bakoitzeko.

Pintaketako beste lerroan bezala, bainuak araztegira bideratuta daude.

Altzairua, plastikoak eta olioak dira soldatze- eta muntaketa-prozesuetan erabilitako lehengaiak.

Azaleko tratamendu-prozesuetan, urez gain bestelako produktu kimikoak eta urarekin nahasteko pinturak erabiltzen dira.

Beste gai batzuk ere erabiltzen dira, batik bat paketatze-lanetarako beharrezkoak direnak. Gehien erabiltzen dena kartoia da.

Bi hodiko motelgailua fabrikatzea.

Bi hodiko motelgailua fabrikatzeko hiru soldadura-lerro, azaleko tratamendua emateko lerroa (kataforesi bidezko pintaketa) eta muntaketako bi lerro daude.

ZF SACHS España, S.A. enpresaren instalazioetan bi hodiko motelgailua fabrikatzeari lotutako 4 foku daude (kataforesi-bainuak eta gogortze-labea berotzeko erregailuak, bainuetako lurrun-erauzgailua eta soldadura) eta hodi bakarreko motelgailua fabrikatzeari lotutako 15 foku (ihinztatze- eta xurgatze-tunelak, hozkailuaren irteerak, fosfatatze- eta desfosfatatze-erregailuak, lurrungailuak, pintura-irteerak, polimerizazio-labeko irteerak, soldadura).

ZF SACHS España, S.A. enpresaren instalazioetan sortutako urak hiru emaritatik datoz: Industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak. Industria-uren emaria Stabilus España, S.L.ren instalazioetan sortutako industria-urekin batera arazten da, bi enpresek araztegia partekatzen dutelako. Behin-behineko azken isuriko bi puntu daude, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamenduko sistema integralera doazenak.

Honako hauek dira ZF SACHS España, S.A. enpresak aplikatzen dituen, eta Europako Batzordearen metal eta plastikoen gainazalak tratatzeko (Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics.) 2006ko abuztuko erreferentziako dokumentuan (BREF) jasotzen diren teknika erabilgarri onenak: pintura elektrostatikoko lerro bat instalatzea, prozesua kontrolatzeko sistema digitalizatua eta lurruntze-gela dituena; tratamendu bainuak aireztatzea; tenperaturaren kontrol monitorizatu etengabea egitea; bastidoreetako estalki babesleak erabiltzea; arrasteak prebenitzeko bastidoreak baskulatzeko sistema; pintaketarako eta iragazte bidezko garbiketarako zirkuitu itxiko hozte-sistema; ekipoak eta instalazioak garbitzeko neurriak (araztegira bideratutako jario posibleak, likido-xurgagailua, material xurgatzailea,...); kataforesi-bainuetan garbiketako ura berritzea (alderantzizko osmosia, truke ionikoa); garbiketako kubetak turrustan; koipegabetzean garbiketako ura berrerabiltzea; disoluzioaren likatasuna gutxitzeko neurriak; koipegabetzaile alkalinoa erabiltzea, gasak kataforesi bidez garbitzeko dorrea jartzea...

Bigarrena.– Ibilgailu motordunentzako eta horien motorentzako zatiak, piezak eta osagarriak egiteko ZF SACHS España, S.A.k Lezaman duen fabrikari honako baldintzak eta betebeharrak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, ZF SACHS España, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Fabrikaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

ZF SACHS España, S.A.ren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtze muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

ZF SACHS España, S.A.ren fabrikak honako fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Bainuen azaleratik lurruna ateratzeko 2 A 2-3 fokuari dagokionez, tximiniaren garaiera eta diametroa zehaztu beharko dira.

Honako hauek dira desklasifikatutako fokuak:

(Ikus .PDF)

FE20 «Eskuz pintatzeko kabina» eta FE21 «kanporako 1 lurrungailua» fokuak foku gisa arautzea eskatuko da, baldin eta isurpenak instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiago badira, edo urtean12 aldiz baino gehiagotan ordubete baino gehiagoko isurpenak egiten badira.

B.1.1.3. - Isurtzearen muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

* Atmosferara egindako isurketen neurketa-txostenaren emaitzen arabera –KEB-ek egiten duen txostena–, ebazpen honen C.1.b) paragrafoan adierazten denez, kutsatzaile horri esleitu beharreko muga aztertuko da.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei (KOG gisa neurtuak) dagokienez, ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko faktoretik gora gainditzen ez baditu.

B.1.1.4. Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, sistema guztien mantentze egokia egingo da, instalazioak egunero eta astero garbituko dira, eta abar. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Ibilgailu motordun eta ibilgailu horien motor-zatiak, piezak eta osagarriak egitea.

Jarduera-taldea: 2.6.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-34.300 «ibilgailu motordunentzako eta horien motorrentzako zatiak, piezak eta osagarri ez elektrikoak fabrikatzea.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

a) Industria-uren isuria.

(Ikus .PDF)

b) Euri-uren isuria.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurketaren muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin. Gainera, guztiko kromoaren, nikelaren eta zinkaren parametroen mugak honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurpen muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Hondakin-urak arazteko edo tratatzeko, ZF SACHS España, S.A. enpresak honako araztegiak ditu:

Hondakin-urak tratatzeko, Stabilus España, S.L. enpresarekin partekatuta duen araztegia. Instalazio hori bi enpresen artean dagoen zulo batean kokatuta dago, eta 11×5×3 metroko dimentsioak ditu.

Toxikoak eliminatzea eta toxiko horiek sortzen diren lekuetatik datozen urak neutralizatzea da haren xedea, betiere kolektorera azken isurketa egin aurretik.

Instalazioa honako hauek osatzen dute:

● Isurketak jasotzeko eta biltegiratzeko moduluak.

● Isurketak tratatzeko moduluak.

● Erreaktiboak jasotzeko biltegiak.

● Ontzi-aldaketa egiteko ponpak.

  • Isurketak ontziz aldatzeko eta erreaktiboak dosifikatzeko hainbat ponpa.
  • Lohi-dekantagailua.

Araztegiaren tratamendu-ahalmena 11 m3/h da, baldintza honenetan; hau da, ia pH 7 neutroa duten likidoak tratatu behar direnean.

ZF SACHS España, S.A.ren tratamendu-ahalmena, baldintza normaletan, 2 m3/h-koa da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, ZF SACHS España, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da industriako hondakin-ur mota bakoitza kontrolatzeko; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izan beharko ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu horretan, beharrezko izango da honako elementu hauek izatea efluentea kontrolatzeko:

● Kontrol-gune bat eraiki beharko da Lezama udalerriko Plan Partziala garatzen denean.

B.1.3.– Fabrikan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Fabrikan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztatzegune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak eliminatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakin jakineko batzuk tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian eliminatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako arauekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Lezamako Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. Prozesua: «Mekanizazioa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetan sortutako izen bereko hondakin arriskutsuekin batera kudeatzen dira; Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinen Taldekatzea prozesuetan batera kodifikatuta agertzen dira.

● 2. prozesua: «Muntaketa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetan sortutako izen bereko hondakin arriskutsuekin batera kudeatzen dira; Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinen Taldekatzea prozesuetan batera kodifikatuta agertzen dira.

● 3. prozesua: «Azaleko tratamendua».

Hondakin arriskutsuak prozesu honetan sortutako bainu kontzentratuak eta garbiketa-urak direnean «hondakin-uren tratamendua» izeneko prozesura bideratzen dira, arazteko. Prozesu honetan sortzen diren bestelako hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetan sortutako izen bereko hondakin arriskutsuekin batera kudeatzen dira, eta Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinen Taldekatzea prozesuetan batera kodifikatuta agertzen dira.

● 4. prozesua: «Pintaketa».

  • 1. hondakina: «Ura erabiliz egindako kataforesi bidezko pintaketa».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/4/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L12//C41/43//H5//A245//B3258.
  • - EHZ: 080111.
  • - Kopurua: Une jakin batean sortzen diren hondakinak.

Produktua aldatzeko lanetan sortzen da (azken hamar urteetan, behin gertatu da). Itxigailu hermetikodun bidoi metalikoetan jasotzen da eta zoru estankoa duen kanpoko estalgune batean biltegiratzen, harik eta kudeatzaile baimendu batek jasotzen duen arte.

  • 2. hondakina: «Pintura-lohiak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/4/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//R13//P12//C41/43//H3B/14//A245//B3258.
  • - EHZ: 080113.
  • - Kopurua. 900 kilogramo.

Kataforesi bidezko pintaketa-lanetan sortzen da. Bidoi metaliko batean jaso eta ontziratzen da hondakin arriskutsuen biltegian, harik eta kudeatzaile baimenduak jasotzen duen arte, edo sortzen den gunetik zuzenean kudeatzaile baimenduaren kamioi zisterna bidez handik kentzen den arte.

  • 3. hondakina: «Azido klorhidrikoa».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/4/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q07//D13//L21/27//C23//H08//A245//B3258.
  • - EHZ: 110105.
  • - Kopurua. 600 kilogramo.

Kataforesi bidezko pintaketa-lanetan sortzen da. Zuzenean jasotzen da sortu den gunetik, harik eta kudeatzaile baimenduak handik kentzen duen arte.

  • 4. hondakina: «sodadun ura».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/4/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q07//D13//L21//C24//H08//A245//B3258.
  • - EHZ: 060205.
  • - Kopurua. 500 kilogramo.

Kataforesi bidezko pintaketa-lanetan sortzen da. Zuzenean jasotzen da sortu den gunetik, harik eta kudeatzaile baimenduak handik kentzen duen arte.

Prozesu honetan sortzen diren bestelako hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetan sortutako izen bereko hondakin arriskutsuekin batera kudeatzen dira, eta Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinen Taldekatzea prozesuetan batera kodifikatuta agertzen dira.

● 5. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».

  • 1. hondakina: «Araztegiko lohiak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/5/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C7/24//H5//A245//B0006.
  • - EHZ: 190205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 tona.

Garbiketa-uretatik, tratamendu-bainuetatik, pintaketa-instalaziotik eta aire-konpresoreetako ura eta olioa bereizteko lanetan sortutako uretatik datozen urak arazteko instalazioan sortzen da.

Kaltzio fosfatoa, burdin hidroxidoak, zinka, manganesoa, titanioa, III kromoa, eta olioak eta koipeak dituzten lohiak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; betetzen denean kudeatzaile baimendu batek jasotzen du.

● 6. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

  • 1. hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A245//B0019.
  • - EHZ: 130208.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.

Mantentze Orokorrak azpiprozesuan, hainbat makinetan olioa berritzeko lanetan sortzen da; olio hidrauliko eta mekaniko erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «nikel eta kadmiozko bateriak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11//H6/14//A245//B0019.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 kilogramo.

Lanparak birjartzeko lanetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; nikela eta kadmioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, gero kudeatzaile baimendu bati emateko.

  • 3. hondakina: «Botoi-pilak, merkurio dutenak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C10/16/22//H6/14//A245//B0019.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 kilogramo.

Pila agortuak biltzeko lanetan sortzen da Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan; merkurioa duten pila erabiliak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, gero zuzenean jaso eta kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.

  • 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak, merkurio-lurrunezko lanparak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A245//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 60 kilogramo.

Lanparak birjartzeko lanetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da eta kanpoko estalgune batean biltegiratzen, handik zuzenean jaso eta kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.

  • 5. hondakina: «Ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A245//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzean sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 6. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q7/R13/L5/C41/C43/H3B/A245/B0019.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Koipegabetzeko eta garbitzeko mantentze- eta konponketa-lanetan sortzen da batik bat.

Hondakina biltzen duen andel berezi mugikor bat da; hondakina zuzenean jasotzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 7. hondakina: «Hondakin sanitarioak. II. Taldea».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A245//B0019.
  • - EHZ: 180103.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2 kilogramo.

Zerbitzu Medikoaren azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

  • 8. hondakina: «Zuntz-zementuzko biltegiak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/6/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q07//D13//S40//C25//H07//A245//B0019.
  • - EHZ: 170601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 600 kilogramo.

Biltegiratze-eremu bat desagertzearen ondorioz sortzen den hondakina da. Biltegiratze-eremu batean jaso eta edukitzen da, harik eta kudeatzaile baimendu batek handik kendu arte.

● 7. prozesua: «Hondakinak elkartzea».

  • 1. hondakina: «Trapuak eta kutsatzailez bustitako xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A245//B9711.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2 tona.

Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan kodetzen da; olioz, disolbatzailez eta pinturaz bustitako trapuak, eskularruak eta gai xurgatzaileak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako big-bag zakuan jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Kutsatzailez bustitako sepiolita».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q4//D15//S40//C41/51//H5//A245//B9711.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.

Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan kodetzen da; sepiolita inpregnatua da, isuri txikiak biltzeko erabiltzen dena.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A245//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: tona bat.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; pinturak, pintaketako gehigarriak eta disolbatzaileak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakin horrentzako identifikatutako big-bag zakuan jasotzen da, eta hondakin-biltegian gordetzen.

  • 4. hondakina: «Metalezko bidoi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C51//H14//A245//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2 tona.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; olioa eduki duten 200 litroko bidoi metalikoak dira, eta hondakinen biltegian gordetzen dira.

  • 5. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23//H5//A240//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; sustantzia arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Eremu zehatz batean biltzen dira, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 6. hondakina: «Laborategiko hondakin-ontziak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C23/41/43//H5/14//A245//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; laborategiko produktuak eduki dituzten ontziak dira. Eremu zehatz batean biltzen dira, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 7. hondakina: «Aerosol hutsak».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S36//C41/51//H3b//A245// B9711.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 20 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; olioak eta bestelako produktuak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 8. hondakina: «Olioa eta ura».
  • - Identifikazioa: A48020580/4800014088/7/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//L9//C51//H5//A245//B9711.
  • - EHZ: 130507.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 7,5 tona.

Ebaketa-likido erabilia biltzeko prozesuan eta aire-konpresoreetan emultsio bat sortzen da, plastikozko eta GRG ontzietan jasotzen dena. Ondoren, iragazketa egiten da, olioa eta ura bereizteko. Olioz eta urez osatutako gainerako hondakina 200 litroko bidoietan jasotzen da eta kanpoko estalgune batean biltegiratzen, harik eta kudeatzaileak handik kentzen duen arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Azido klorhidrikoa» eta «soda duen ura» hondakinak sortzen diren instalazioko andeletik jasoko dira zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko, aurretik ontziratu edo biltegiratu gabe.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako epearen barruan aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Garraiolariari emango zaio agiri horren zati bat, zamarekin batera eraman dezan jatorritik helmugaraino. ZF SACHS España, S.A.k onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide den agiri ofiziala erregistratu beharko ditu, hori egitea aginduzkoa bada, eta gutxienez bost urtez gorde.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) ZF SACHS España, S.A. enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu ZF SACHS España, S.A. enpresak.

l) Aipatu den irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera, hondakinak tratatuko dituen azken kudeatzaile baimenduari entregatu aurretik, ZF SACHS España, S.A.k, beren ezaugarriak direla-eta, aipatu dekretuak araututako kudeaketa eskatzen duen olioari dagozkion olio-hondakinen ezaugarri fisikoak zein kimikoak egiaztatu beharko ditu. Egiaztatze hori egitea ez da beharrezkoa izango, aipatu dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta ZF SACHS España, S.A.k olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoan aritzeko baimena duen transferentziagune batera eramaten baditu; Kasu horretan, transferentziagune horretako titularrak hartuko du bere gain betebehar hori, olio erabilia azken kudeatzaileari entregatu arte.

m) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

n) ZF SACHS España, S.A. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo-edukia jakinarazi beharko du. ZF SACHS España, S.A. enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.

o) ZF SACHS España, S.A.k Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoan, zehazturiko substantzia erabiliak bere eskuetan dituen heinean, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko, edota birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko lanetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

p) ZF SACHS España, S.A.k urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zenbat hondakin sortu den, zer erabilera emango zaien, eta adierazpenari dagokion ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

q) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

r) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, ZF SACHS España, S.A. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

s) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), p) eta q) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

t) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, ZF SACHS España, S.A. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek eliminatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak ebakuatu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. ZF SACHS España, S.A. enpresak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, baldin eta nahitaezkoak badira, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruaren kalitatea babesteko neurri orokorrak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 errege Dekretuaren bidez ezarritako betebeharrak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurre-txostenaren arabera, eta otsailaren 4ko 1/2005 Legeari eta lege horretan jasotako gomendioei jarraituz, ZF SACHS España, S.A.k lurzoruaren egoerari buruzko aurre-txostenean proposatutako neurri zuzentzaile hauek aplikatu beharko ditu:

● Pintura- eta bainu-eremuan, muntaketa-lerroetan, olioa eta piezak berreskuratzeko eremuetan, desmuntatutako piezen garbiketa-eremuan, konpresore-gelan eta olioa iragazteko gelan izandako jarioak, isuriak eta zipriztinak hormigoia igaro eta lurzorura iritsi ez daitezen sistemak instalatzea, lurzoruaren kalitatea hondatu ez dadin. Eremu bakoitzak azterketa zehatz bat egitea eskatzen dut, har daitezkeen neurrien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zehazteko. Neurri horien artean, aipatzekoak dira honako hauek: pintura bereziak aplikatzea, atxikitze-erretiluak jartzea, eta abar. Gainera, ingurumen-jardunbide egokiak bete behar dira hormigoi-zolari ez eragiteko behin eta berriz.

● Txatarraren edukiontzia berriro kokatzea, hortik sor daitezkeen lixibiatuak asfalto-zola eta euri-uren bilketa-sarera iritsi ez daitezen. Gomendatzen da estalitako eremu batean instalatzea, edota estaltzeko sistemaren bat jartzea.

● Aldizkako zaintza egitea, lurrazpiko biltegien egoera, eta, ahal bada, putzuko uren laginketa eta analisiaren bidez lurrazpiko uren kalitatea zein den ikusteko. Putzua, lekutik uretan behera kokatuta dagoen ondoko enpresarena da.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak jarriko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 eta 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta 35 eta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) ZF SACHS España, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

* KEBaren atmosferara egindako isurketen neurketa-txostenean jasotako emaitzen arabera, aztertu egingo da kutsatzaile horiek behin betikoz sartu ala ez, ondorengo paragrafoan aipatzen denez.

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBaren gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeko kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

C.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motatako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

e) Osagarri modura, sustatzaileak pH, CrT, Zn, Cu eta Ni-ren efluentean autokontrolak egingo ditu eta erregistro-liburu batean jaso. Erregistro-liburu horrek, bestalde, uren ikuskatzailetzaren eskura egon beharko du, hori guztia egiaztatzea nahi izanez gero horretarako aukera izan dezan.

f) Gainera, enpresak isuriaren kalitatearen autokontrola egingo da, astean behin gutxienez, DQO parametroari eta esekiduran dagoen materiari dagokienez. Kontrol horien emaitzak hiruhilabetean behin bidali beharko ditu, kanpoko kontrolei dagozkien txostenekin batera.

g) Nahitaezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek zarata-kontrolak egingo ditu, bi urtetik behin, ingurumen-baimen bateratua lortzeko eskabidean adierazitako foku garrantzitsuenei lotutako zaratagatiko ondorio txarrak gutxitzeko aurkeztutako dokumentazioaren arabera hartu diren neurri teknikoak baliagarriak direla ziurtatzeko (IV. Eranskina).

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa hori urtero egingo da, betiere martxoaren 30a baino lehen, eta zainketa-programaren emaitzekin batera txosten bat bidaliko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen aplikazio-eremuan (34.300 epigrafea «ibilgailu motordunentzako eta horien motorrentzako zatiak, piezak eta osagarri ez-elektrikoak egitea)») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, ZF SACHS España, S.A. enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio, jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, produktu kimikoak, hondakin-uren arazketa-hondakinak eta abar maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuta egongo dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek betetzen dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

j) Lantegietan egiten diren zolata-garbiketetatik datozen urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

k) Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.

l) Olio-iragazkietan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek. Isuriaren kalitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko du.

m) Olio-iragazkien mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, baimendutako kudeatzaileak jasotzeko.

n) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

o) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

p) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

q) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

r) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

Berme-neurri gisa, pH eta erredoxaren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen baten laguntza aholkatzen da.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekanikoen eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido, lohi eta abarren purgatzeak, erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena barne, horiek behar bezala purgatu eta erretiratzeko.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

s) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, kolektorera ustekabeko isurketak, atmosferara kontrolik gabe egindako isuriak, zarataren inguruko kexak), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

t) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 18 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

● Gertakari-mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

u) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, ZF SACHS España, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.g) eta B.1.3.2.c) (hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak onartzeari buruzko agiriak); B.1.3.1.n) (PCBak edukitzeari buruzko adierazpena); B.1.3.1.q) eta B.1.3.2 e) (hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 (isuri atmosferikoak kontrolatzea); C.1.1 (Isuri atmosferikoen erregistro-eredua); C.4 (zarata neurtzeko proposamen zehatza); C.6 ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 mantentze-lanetan sortutako isurien eta hondakinen zenbatespena); D.3.a) (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g) (produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko egiaztagiriak); D.3.h) (larrialdi-egoeretarako materialen zerrenda); D.3.i) (kubetak husteko protokoloa) eta D.3.u) (suteen aurkako babesari buruzko egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da, eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumen-baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumen-baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuetan.

Seigarrena.– ZF SACHS España, S.A.k jakinarazi egin beharko du baldin eta ibilgailu motordunentzako eta horien motorrentzako zatiak, piezak eta osagarri ez elektrikoak fabrikatzeari dagokionez, jardueraren titularitatea eskuz aldatzen bada, Ingurumen Sailburuordetzak aldaketa hori onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean.

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● ZF SACHS España, S.A. enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia honako hauei jakinaraztea: ZF SACHS España, S.A. enpresari, Lezamako Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 21a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala