
201. zk., 2013ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4472
AGINDUA, 2013ko urriaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Ascensores a Begoņa, S.A. enpresari Bilboko Begoņako igogailuetan tarifa berriak ezartzeko baimena ematen diona.
Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez eginkizun eta zerbitzuak transferitu ondoren, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak, bigarren xedapen iragankorrak xedatutakoa kontuan izanik, 10.32 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio erabat bertan egiten diren kable bidezko garraioen alorreko eskumen osoa.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 7ko Aginduaren bidez, Ascensores a Begoņa, S.A. enpresari Bilboko Begoņako igogailuetan tarifa berriak ezartzeko baimena eman zitzaion.
EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioekiko Auzien Salako bigarren Atalak, Ascensores a Begoņa, S.A.k Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko uztailaren 7ko Aginduaren aurka aurkeztutako errekurtsoari buruzko 1155/10 prozedura arruntari dagokionez emandako Epaiak Agindu hori zuzenbidearekin bat ez datorrela adierazten du eta, beraz, aginduaren deuseztapena ezartzen du.
Bestalde, Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 23. artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 91 artikulua aldatu zuen. Horren ondorioz, bidaiari-garraioaren zerga-tasa ehuneko zortzitik ehuneko hamarrera igo zen, 2012ko irailaren 1etik aurrera. Baimendutako prezioak Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartzen duenez bere baitan, bidezkoa da prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzea.
Horiek horrela, ikusirik enpresa horrek egindako eskabidea eta aurkeztu dituen agiriak, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioekiko Auzien Salako bigarren Atalak, 1155/10 prozedura arruntari dagokionez emandako Epaia betetzeko eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 4.1 artikuluaren eta martxoaren 10eko 673/1966 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ascensores a Begoņa, S.A. enpresari baimena ematea Begoņako igogailuetan txartel arruntaren gehienezko prezioa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne direla, 0,65 euroan saltzeko.
2. artikulua.– 10 bidaiako abonuak 4,40 euroan saldu ahal izango dira, eta 30 bidaiako abonuak, 10,75 euroan, biek ere Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne dituztela.
3. artikulua.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
RSS