
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
2DEM KOOP ELK ETA LUJO Y MISERIA S.COOP. PEQUEÑA
4416
IRAGARKIA, 2deM kooperatiba-elkarteak Lujo y Miseria S. Coop. Pequeña kooperatiba xurgatu, eta biek bat egitearena.
Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Lujo y Miseria S. coop. Pequeña kooperatibak 2013ko irailaren 27an eta 2deM kooperatiba-elkarteak 2013ko irailaren 27an egindako batzar nagusiek, hurrenez hurren, legez eskatutako gehiengoekin erabaki dutela 2deM kooperatiba-elkarteak Lujo y Miseria S. coop. Pequeña kooperatiba xurgatu eta biek bat egitea. Azken sozietate hau desegin egiten da eta bere ondarea eta atxikitako bazkideak sozietate onuradunarengana eskualdatzen dira, bat egindako sozietateen administrariek idatzi eta izenpetutako fusio-proiektuaren ondorioz. Proiektu hori bazkideen esku jarri da eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan sartu da, orri-bazterreko oharra 2013ko uztailaren 3an idatzita duela, hurrenez hurren Euskadiko Kooperatiben Erregistroan dagoen Kooperatiba eta bestelako enpresa-elkarteen inskripzio-liburuko 2251. orrian eta 131. orrian.
Bi kooperatibetako bazkideek banantzeko eskubidea izango dute, eta eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei bat-egitearen aurka daudela dioen idazki bat bidali beharko zaie, 40 eguneko epean, 79. artikuluaren 6. puntuan aurreikusitako bategite-erabakiari buruzko azken iragarkitik aurrera.
Bi kooperatibetako hartzekodunek datuak agertzearen aurka egiteko eskubidea izango dute, eta eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, 30 eguneko epean, 79. artikuluaren 6. puntuan aurreikusitako bategite-erabakiari buruzko azken iragarkitik aurrera.
Bilbao, 2013ko irailaren 27a.
2deM kooperatiba-elkarteko presidentea,
OLATZ ESQUIROZ ERASO.
Lujo y Miseria S. coop. Pequeña kooperatibako administratzaileak,
AITZIBER DUEÑAS MARTINEZ.
FERNANDO DE LAS HERAS GÁMIZ.
RSS