
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4415
IRAGARKIA, 296/11 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 2. zenbakiko Epaitegian, 296/11 zenbakiaz eta prozedura laburtuaren bitartez. Maria Carmen Telleria Echeverriak aurkeztu du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2763/2010 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu ez zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren maiatzaren 9ko Erabakiaren aurka. Hain zuzen, Ebazpen horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu eta txanda libreko destino hutsak esleitu ziren Oftalmologiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan (EHAA, 238. zk., 2010-12-14).
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 27a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS