
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4413
IRAGARKIA, Belle Epoque, S.L. sozietateari jakinarazten diona kontsumoaren arloko zehapen prozedura hasteko –2013-07-29an– hartutako erabakia (prozedura-zenbakia: 20A001/38/2013).
Belle Epoque, S.L. sozietateari erabaki hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Tolosako Larramendi kaleko 2.a). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Hautsitako araua:
Abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50,3.b) artikulua (6/2003 Legea, Kontsumitzaile eta Bezeroen Estatutuari buruzkoa). Artikulu horren arabera, arau-haustea da:
«Kontsumoko ondasunen bermeari eta konponketari dagokienez, bezeroei eta kontsumitzaileei eskainitako baldintzak edo indarreko arautegia ez betetzea.».
Zehapena:
ez-betetzeak administrazio mailako arau-hauste arin modura kalifikatuta daude behin-behinekoz, hori ezartzen baitu 6/2003 Legeko 52.2 artikuluak.
6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluaren arabera, arau-hauste horiek 25.000 eurora arteko isuna izango dute.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost egun daude egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatu ahal izateko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, hain zuzen ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen). Epe horretan, Kontsumibidek Donostian duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea, Easo kalea 10.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.
Kontsumobideko zuzendaria,
ELENA UNZUETA TORRE.
RSS