
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4412
IRAGARKIA, 01A001-18-2013 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2013ko irailaren 3an egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Titularra: Lennox Fhasion S.L. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.c) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaizkio.
Izapidetutako espedientearen gaineko egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunek horren berri izan dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta interesdunei egindako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Gasteizko Santiago kaleko 11.ean, Osasun Saileko Kontsumoko Euskal Institutuan agertu daitezke interesdunak, bost eguneko apean, hain justu ere ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko; eta agertzen direnetik harako hamabost eguneko epearen barruan egoki irizten dien alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.
Kontsumobideko zuzendaria,
ELENA UNZUETA TORRE.
RSS