
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4411
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapeneko zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (N_2013_01_2076_I).
Jose Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu ondoren, Maria del Carmen Viñas Alvarez andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, N_2013_01_2076_I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
● Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira: eszedentzia kasuetan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria; erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.
● Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean baja eman edo datuak aldatu direla egiaztatzen duen dokumentazioa (kooperatibetako bazkideak izanez gero).
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Samaniego kalea, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 3a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapeneko zuzendaria,
JOSE LUIS MADRAZO JUANES.
RSS