Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4410

EDIKTUA, 2013ko irailaren 2koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «San Ignacio de Aislamientos, S.Coop.» enpresari 13.0094.20.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omar jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendari naizen aldetik, hau jakinarazten dut: I202013000003857 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta San Ignacio de Aislamientos, S.Coop. enpresari (IFK: F-20980603) irekitako 13.0094.20.01.01.03 espedientea amaitu da, eta ebazpen hau eman da: aipatu arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, ondorioz, aipatutako enpresari sei mila berrehun eta berrogeita hamaika (6.251) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina).

Ahaleginak egin diren arren, San Ignacio de Aislamientos, S.Coop. enpresari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasota dagoen azken helbidean (Juin Txiki industrialdea 16, A atea, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa). Beraz, jakinarazpena egiten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Enpresak, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 2013003300385.

– Identifikazioa: 301113.

– Zenbatekoa 6.251 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala