
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4406
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako dokumentazio-eskakizunak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da Manciena, S.L. enpresari posta bidez jakinaraztea dokumentazio-eskakizuna, hain zuzen ere abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren 1. sekzioko III. kapituluan ezarritakoa betetzeko dokumentazio-eskakizuna, B-16-32-2007-AE espedienteari buruzkoa –329/2003 Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren Lanerako Laguntzak arautzen dituena (txanda-kontraturako laguntzak)–. Horrenbestez, iragarki hau ematen da argitara, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Iragarki hau argitara eman eta 15 egun balioduneko epea dauka honako agiri hauek aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz), zuzenean nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz:
– José Eduardo Hurtado Rivero langilearen Gizarte Segurantzaren alta-agiriaren kopia.
– José Eduardo Hurtado Rivero langilearen NANaren edo antzeko dokumentuaren kopia.
– Tatsiana Radzuik langilearen Gizarte Segurantzaren baja-agiriaren kopia.
2.– Era berean, ohartarazten da ezen, eskakizun hori bete ezean, izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango dela enpresa interesduna, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluari jarraikiz, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzailearen 65. artikuluan xedatutakoa betez.
Bestalde, diru-laguntzari 1.505 euro gehitu zitzaizkion, txandakako langilea emakumezkoa baitzen (diru-laguntza, guztira: 6.015 euro). Tatsiana Radzuik langilearen ordezkoa, hau da, José Eduardo Hurtado Rivero txandakako langilea, ez dago laneratzeko zailtasun handienak dituzten taldeetan, Dekretu arautzailearen 6. artikuluan ezarritakoetan. Ondorioz, betiere enpresak diru laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu, zenbatekoa doitu beharko da, eta, guztira, 4.510 eurokoa izango da. Hortaz, egiteke dagoen bigarren ordainketa 1.502,50 eurokoa izango da, eta, hartara, bere garaian egindako lehen ordainketako 3.007,50 eurorekin batera, 4.510 euroko zenbatekoa osatuko da.
Zenbatekoaren doitze hori dela-eta, epe bat ematen zaio bere eskubideen aldeko alegazioak egin ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
RSS