Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4404

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programak egitea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela argitaratzeko dena (2013-2014 ikasturtea) (230 esku-hartze/tailer).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 47/2013-S

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio hautakorreko programa bat egitea (2013-2014 ikasturtea) (230 esku-hartze/tailer).

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: EHAA, 2013ko ekainaren 17koa, 115. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: Hainbat esleipen-irizpide: prezioa (51 puntu), lan-programa, metodologia eta oinarri teknikoen pleguko helburuetara egokitzea (20 puntu), plangintza eta lanaren kronograma (17 puntu), eta parte-hartzaileei entregatu beharreko materiala eta dokumentazioa (12 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: 96.600 euro, BEZik gabe, gehi 9.660 euro, BEZari dagozkionak. Zenbatekoa guztira, 106.260 euro, BEZa barne.

b) Balio zenbatetsia, luzapena barne (SPKLTB, 88. artikulua): 96.600 euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko abuztuaren 2a.

b) Kontratista: Ortzadar, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 94.300 euro, eta 9.430 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 103.730 euro.

e) Urteka banaturik: 41.041 euro (2013) eta 62.689 euro (2014), BEZa barne.

6.– Kontratua noiz gauzatu zen: 2013ko abuztuaren 19a.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala