
198. zk., 2013ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4403
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 367/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 367/13 judizio monitorioa.
Demandatzailea: Multi Clínica Láser Dental Vitoria SL.
Abokatua: Julen Sopelana Gordo.
Prokuradorea.
Demandatua: Ruben Tapia Suarez.
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan 402/13 Dekretua eman da, 2013-05-13an. Hauxe diote xedapenek:
XEDAPENAK
1.– Amaitutzat ematen da Multi Clinica Laser Dental Vitoria, S.L.k Ruben Tapia Suarez-en aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 228 euro erreklamatzekoa.
2.– Multi Clinica Laser Dentan Vitoria, S.L.ri helaraz bekio hori; hala, beharrezkoa bada, betearazpena abiarazteko eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 2000 eurotik gorakoa bada.
Rubén Tapia Suarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.
IDAZKARI JUDIZIALA
RSS